AntiguaOtarrak
Donostiako Antigua auzoan bi kontsumo talde osatu ditugu AntiguaOtarrak izenpean.
Bertako baserritar eta ekoizleekin elkarlanean ari gara produktu ekologikoak ekoiztu eta kontsumitzeko bide berriak garatzeko asmoz. Gure ekoizleak Donostialdekoak eta inguruko herrietakoak dira batez ere. Oraingoz barazkiak, ogia, arraultzak, frutak, haragia eta esnekiak jasotzen ditugu asteartero.
Taldeen kudeaketa egiteko bi hilabetero bilera orokorra egiten dugu. Honetaz gain, batzorde ezberdinak sortu ditugu ekintza ezberdinak antolatzeko:
- Produktu berriak
- Banaketak
- Logistika
- Dirukontuak
- Komunikazioa
- Kanpo Ekintzak
Gure helburuak, oinarriak eta ekimenak ezagutzeko sar zaitez gure blogean: http://antiguaotarrak.blogspot.com/
Kontaktua: antiguaotarrak@gmail.com

