Bergarako Taldea
Bergaran momentuz bi talde daude osatuak ”Bergarako Basherri Taldeak” izenpean, Loidi eta Artiz Taldeak. Asteroko barazki otar finkoez aparte aldiroko produktu sorta eskaintzen digute Bergarako gure ekoizleak, ogia, haragia, fruituak, gaztak, sagardoa, eztia eta ardi esnea.
Sorrera: 2010eko Irailean hasi zen guztia, bilera desberdinak egin genituen proiektu honetan parte hartzeko prest zeudenen bila. EHNE eta Biolur-eko teknikarien laguntzaz, bi talde osatu ahal izan ditxugu. Loidi taldea Maiatzean hasi zen otar dinamikan eta Artiz-ekoak Uztailean.
Helburua: “Basherri” Talde guztiena dela esan daiteke. Gaur egungo merkatuak planteatzen dozkun kontsumo ereduari alternatiba bat bilatzean datza. Non Elikadura Subiranotasuna dagoen helburu orokortzat. Bertakoa eta kalitatezkoa den produktuak eskuratzea, hauek ekoizteko egiten den lana ezagutuz, erabakiz eta baloratuz.
Taldeak:
*LOIDI baserria: Ekoizpena ekologikoan eta 16 familia kontsumitzaile. Otar banaketa Astelehenak 19tan Azokan.
*ARTIZ baserria: Ekoizpena ekologikoan eta 15 familia kontsumitzaile. Otar banaketa Asteartetan 19tan Azokan.
Info: http://bergarakobasherritaldea.blogspot.com/
Kontaktua: bergarako@gmail.com

