TXINGURRI HOTSAK: I. Agroekologia jardunaldiak


Uztaro kooperatibak I. agroekologia jardunaldiak antolatzen ditu. Kooperatibako kide den Itziarrekin hitz egin dugu jardunaldi hauen inguruan.

EKIMENAK: “Gure lurra, gure etorkizuna” dokumentalaren aurkezpena Donostian

BIZILUR eta EHNE Bizkaiak elkarlanean dokumentala sortu dute Euskal Herriko baserritarrekin eta nazioartean elikadura burujabetzaren alde lanean ari diren nekazari eta ekintzaileekin egindako elkarrizketak bilduz.

Dokumentala Euskal Herriko hiriburu ezberdinetan aurkeztuko dute eta emanaldiaren ondoren mahai inguruak egingo dira bideoan parte hartu duten pertsona ezberdinekin (sakatu kartelean ikusteko).

Donostiako aurkezpena DOKA Kafe Antzokian izango da hurrengo asteazkenean eta mahai ingurua girotzeko pintxo batzuk prestatuko ditugu AntiguaOtarrak taldekoek. Beraz anima zaitezte eta bertan ikusiko dugu elkar!

Eguna: Martxoak 21

Ordua: 19:30

AGENDA: Otsaila landareetan

Beharrezko hotz hori

Azken urte hauetako negu kaxkarraz makina bat kontu entzuten dugu azken aldian. Esaera eta atsotitzen altxorretik bueltaxka bat eman besterik ez dugu, antzinako nekazarientzat ere bere garaian hotz egiteak zenbaterainoko garrantzia zuen jabetzeko.
Baina, hotza beharrezkoa al da? Hainbesterainoko negu-premiak ba al du arrazoirik?
Negua eta landareak
Landare guztiek dute ziklo bat eta hurrengoaren artean atsedenaldi bat hartzeko premia. Basamortu eta eremu lehorretan atsedenaldi hori bero handiek eragiten dute, tropikoetan eurite izugarrien aurreko haize-bolada eta lehorteak. Euskal Herria kasu, landareen sasoi apala edo atsedenaldia neguak eragiten du, eta neguaren berezitasunik nabarmenena eta era berean eragilerik hadiena tenperatura da.
Landareek hotza somatu edo sentitzen dutenean, zer gertatzen da?
Teknikoki hotza, tenperatua 7ºC-tik behera abiatzean hasten da. Gure lurraldean irailaren amaian. Orduan aldaketa nabarmen batzuk gertatzen dira landarean:

  • Landareak bere gain dituen energia guztiak erreserba-zatietara biltzen ditu (hala nola tuberkuluetara, errizomara, enborrera, etab.)
  • Fotosintesia (landarearen energi-iturria) gelditzen hasten da. Honek hostoen margoaren aldaketa dakar; klorofila atzera gelditu eta beste pigmentuak agertzen bait dira: karotenoak (gorri-laranjak) santofiloak (horiak), etab.
  • Landareak inguruarekin dituen harremanak ia hutseraino jaisten ditu. Hala nola, hostoak botata (estomak, arnasketa-sistema osatzen dutenak bertan dauzka), azala lodituta, begien babesa ezkatak medio areagotuz, etab. Post hau irakurtzen jarraitu

IKASTAROA: Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak

BARATZEZAINTZA EKOLOGIKOAREN OINARRIAK – Bergara – Otsaila 2012

Otsailak 7, Asteartea 17:00etatik 20:00ak arte
Lurraren manejua – Jesus Calvillo
Otsailak 9, Osteguna 17:00etatik 20:00ak arte
Errotazioak eta elkarteak – Alfonso Gonzalez
Otsailak 13, Astelehena 17:00etatik 20:00ak arte
Baratza ekosisitemaren oreka – Jesus Calvillo
Otsailak 14 Asteartea 16:00etatik 19:00ak arte
Baratzezain bati bisita  – Lapatza baserria (Antzuola)

TOKIA: San Juan Auzoko Elkartea (Bergara)

IZEN EMATEA: Deitu telefono honetara: 943779158, Otsailak 3 baino lehen

PREZIOA: Dohainik

AGENDA: Gipuzkuko ilbeltzako (urtarrila) periyak

  • Urtarrilaren 7-a Deba

URTEBERRIKO FERIA: Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Ganaduaren erakusketa. Fruitu, barazki eta gazta lehiaketak.

  • Urtarrilaren 8-a Lazkao

ASTOAREN EGUNA: Gipuzkoako astoen (lau hankakoen) lehiaketa eta erakusketa.

  • Urtarrilaren 17-a, San Anton Getaria

TXAKOLINAREN EGUNA: Uzta berriaren aurkezpena eta dastaketa.

  • Urtarrilaren 22-a Hernani

NEKAZARITZA: Txotx garaiaren hasiera.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

79 harpidedun