EKIMENAK: Larunbatean Truke Azoka Antiguako auzoan

Larunbat honetan goizeko 10:00tatik arratsaldeko 14:00etara TRUKE AZOKA egingo dugu Antiguako Matia kalean, beraz zuen jostailuak, arropa, liburuak, tresnak… ekarri eta elkarrekin truka ditzakegu.

Truke azoka Nire Autorik Gabeko Hiria! ekimenaren parte izango da. Matia kalea egun osoan zehar ibilgailuei itxita egongo da, oinezkoentzako ekintza ezberdinak antolatuko direlarik.

 

Hau da eguneko egitaraua:
09:00 Matia kaleko trafiko mozketa.
10:00 – 13:00 Bizikleta erakusketa. Antolatzen du: Antigua bike
11:00 Bizikleta mekanika ikastaroa. Antolatzen du: Antigua bike
10:00 – 14:00 AntiguaTruk, truke azoka. Antolatzen du: Antiguaotarrak Kontsumo Taldea
12:00 Tango emanaldia. Bentaberri Plaza. Antolatzen du: Argentinar
Tangoaren Lagunen Gipuzkoako Elkarteak. AGATA
16:00 – 17:00 Txanogorritxu hirian mintegia. Umeek hirian barrena mugitzeko aurki ditzazketen zailtasun
eta arriskuak aztertuko dira (3-5 urte).
Antolatzen du: Cristina Enea
17:00 – 18:00 Roller ikastaroa. Antolatzen du: PatinEskolak
17:30 Merienda Gaskuña Plazan. Laguntzen dute: Igeldoko Esneak eta CEMUSAk
18:00 – 19:00 Ttipi Ttapa. Mugikortasuna, bide hezkuntza eta garraioak lantzen dituen jarduera (6-
10 urte). Antolatzen du: Cristina Eneak
24:00 Trafiko irekitzea. Apertura al tráfico

 

 

 

 

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

159 harpidedun