Hozkailua betetzeko bi ate

Kontsumo talde bateko kide batek eta elikagaiak dendetan erosten dituen lagun batek euren errealitatea eta ohiturak zein diren kontatu digute. Biak dira bertako produktu ekologikoak bultzatu eta kontsumitzearen aldekoak, baina bi bideetatik bete al liteke hozkailua halako elikagaiez? Hilabetez euren erosketak taula batean idatzi dituzte, eta ateratako ondorioak partekatu dituzte ARGIArekin. (irakurri artikulua ARGIA astekarian)

Iturburua: Argia.eus

argia_artikulua_hozkailua_betetzeko

Arrate Beobide eta Leo Argotek (Basherri Sareko kidea) bere kontsumo ohiturei buruz gogoeta egin dute. Argazkia: Dani Blanco

EHKOlektiboaren Agroekologiaren inguruko bideo berria

Zer da AGROEKOLOGIA? Nola definitu? Galdera horiei erantzuteko, eta baita EHKOlektiboa ezagutzera emateko ere, bideo bat egin dute.

KEYLINE Ikastaroa

keyline-plowedUraren kontserbazioa eta bideratzea, lurra onera ekartzearekin bateratzen du teknika honek.
Gure baratza eta soroetan nagusi diren aldapetan, uraren maneiua optimizatzen ikasiko dugu ikastaro honetan.

Ikerketa hidrologikoa, paisaiaren patroi eta formak eta keyline diseinuaren faktoreak aztertuko ditugu.

Noiz: Abenduaren 2 eta 3an, ostirala eta larunbata hurrenez hurren.

Non: Beizamako Leundaberri baserrian

Ordua: Goizeko 10 etan hasita. ( ostiralean egun osoko ikastaroa izango da eta larunbatean goizekoa)

Izen ematea: posta elektroniko honetan. basherriak@gmail.com

*ostiralerako guztion artean jateko zer edozer ekarrita otordua egingo dugu baserrian bertan.

Era berean, inork bertan lo egitera gelditu nahi badu horretarako aukera izango da (abisatu aldez aurretik)

EKIMENA: Zer jan eta nola erosi? elikadura burujabetza helburu

img-20161023-wa0000

EKIMENA: “baserritik mundura” ikastaroko ikerketen jendarteratzea

img-20161014-wa0001