OTAR ESKAERAK: barazkiak eta gainerako produktuak (Usurbiltzen)

(beheran dago gaztelaniazko mezua)

Dakizuenez, jada gutako batzuk barazkiak jasotzen hasiko gara datorren astetik aurrera. Gehienok badakizue nortzuk jasoko duzuen, baina badaezpada ere zerrenda atxiki dut mezura. Horiz markatutakoak hasiko gara otarra jasotzen. Astelehenean bilera izan genuen eta han aipatutako gauzatxo batzuk jakinarazi nahiko nizkizueke. Hemendik aurrera Gerardok eta Luisek banatuko dituzte barazkiak, Mikelek, Ioritzek, Miriamek eta Nereak lagunduta. Barazkiak Alkartasuna kooperatiban utziko dituzte astelehenetan orain arte bezala, baina 16:00etatik aurrera jaso ahal izango ditugu. Ekoizleei kontu korronte bidez ordainduko zaie, Miriamen eta Nerearen kontu korrontean. Aurrerago segur aski aldatu egingo da, baina aldatu bezain laster jakinaraziko dizuegu. Ekoizleek ohartarazi digute ordainketa egin aurretik arretaz begiratzeko hilabeteak zenbat astelehen dituen, ordainketekin nahasketaren bat gertatu baita. Hau da, hilabete honetan, aste honetatik jaso duzuenok 32 euro sartu beharko
zenituzkete, lau asteko ordainketa, alegia. Barazkiak datorren astean jasotzen hasiko direnek, berriz, 24 euro sartu beharko dituzte, 3 asteko ordainketa. Abuztuan zer egin eztabaidatzen aritu ginen, eta azkenean adostu genuen saskia jasotzen jarraituko dugula, baina edozein gauza dela eta (oporrak…) ezin bada jasotzera joan, norbera arduratuko da saskia beste norbaiti emateaz edo beste norbaiti jasotzera esan beharko dio. Izan ere, abuztua jende gehienarentzat opor garaia da, baina barazki ekoizleentzat garai onena da. Edozein gauza dela eta, ezin bazeniote otarra beste bati pasatu, abisatu eta zerrendan dagoen bati pasatuko genioke, jaso ezin duzuen artean behintzat.

Aldaba Zaharrekoek ogiak, pastak, madalenak, opilak, jogurtak, behi-gazta eta ahuntz-gazta dituzte. Mezuan bere produktuen eskaintza eta prezioak atxiki ditut. Taulako produktuez gain, gurina
(mantekilla) ere ekoizten dute. 100 gramoko paketetxoetan banatzen dute, baina nahi izanez gero handiagoak ere egin omen ditzakete aurretik eskatuta. Edurnek astelehenetan utziko du eskaera sindikatuan eta hara joan behar da bila. Beraz, pentsatu astero zer ekartzea nahi duzuen. Eskaera egiteko bidali e-mail bat Leire Otxotorenari (baita zalantzaren bat baduzue ere), bere e-maila lotxotorena@yahoo.es da. Berak denen eskaerak bildu eta Edurneri bidaliko dizkio. Gauzatxo bat, Edurnek esan du komeni dela eskaera ostiralerako egitea, izan ere ogia igandean egiten du, eta hala, eskaera osoa prestatzeko denbora emango dio. Beste gauza bat, ohiko eskaeratik aparte beste zerbait nahiko bazenute, eskatzeko aukera egongo litzateke, baina eskaera
ostiralerako egin beharko litzateke. Beraz, aste honetan ostiralera arte duzue aukera Aldaba Zaharreko produktuak eskatzeko. Ordainketak hilabete hasieran egingo dira Aldabazaharrekoen kontura. Leirek bidaliko dizkio kontuak Aldabazaharrekoari, eta faktura bidaltzen dionean, eskatzaile guztiei bidaliko die, ordainketa egin dezaten.

Arrautzak Jexux Agirresarobek banatuko ditu. Berak ere arrautzak astelehenetan utziko ditu sindikatuan. Eskaera egiteko bidali e-mail bat Aitziber Urruzolari, bere e-maila aitzibera@hotmail.com. Aitziberrek kudeatuko ditu arrautzen eskaerak. Ordainketari
dagokionez, Jexuxek eskura egitea nahiago zuela esan zuen. Hala ere, Kutxan kontu korronte bat ere ireki du, eta kontu korronte bidez ere ordain dakioke.

Telleri-zaharrekoek ardi gazta ekartzen digute. Eskaera hilabetean behin egiten da, eta Aitziber Urruzolak kudeatzen du. Beraz, ardi gazta nahi duenak Aitziberri eskatu beharko lioke aurreko helbide elektronikora e-maila bidaliz. Kiloak 16 euro balio ditu, eta osoa, erdia nahiz laurdena eska daiteke. Gazta hilabetearen hasieran ekartzen digute, beraz, hilabete bukaerarako aitziberri jakinarazi beharko diozue zenbat gazta nahi duzuen. Ordainketa kontu korronte bidez egin daiteke.

Maider Aiakoanak mermeladak ditu. Une honetan zer eskaintza duen gmailen jarriko duela esan zuen. Mermelada potoak 2,15€ balio dute, eta eskaera zuzenean berari egin beharko litzaioke eta sindikatuan utzi edo bilerara ekarriko du. Maiderren e-maila maideraiakoa@yahoo.es da. Ordainketa berarekin adostu beharko duzue zuzenean.

Ezkur-txerrikoek txerriki aukera zabala dute: txorizoa, odolkiak, txerrikume errea… Produktuen eskaintza atxiki dut mezuan.
Ezkur-txerrikoei eskaera egiteko beraiekin harremanetan jarri behar da (Ezkurtxerri 943-240125 edo ezkurtxerri@ezkurtxerri.com) edo beraien baserrira joan. Banaketa eta ordainketa beraiekin adostu beharko litzateke zuzenean.

Kontu korronte guztien fitxategi bat atxiki dut, denak batera eduki ditzazuen.

Edozein galdera edo zalantza badakazue lasai galdetu.

Eskerrik asko eta ondo izan!

Leire O.

Kontu korronteak.doc
ezkur txerri.pdf

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: