TOPAKETAK: Basherri Taldeen Jardunaldiak

“KONTSUMO TALDEAK SORTZEN” JARDUNALDIA

2010eko Uztailak 17, larunbata

Lekua: Zarauzko Gaztelekuan

Azkenengo hilabetetan kontsumo taldeen gaia puri-purian daukagu. Baserritarren eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanerako oso bide egokia denaren konbentzimenduz, hurrengo uztailak 17 goizean jardunaldi bat egitea beharrezkoa dela ikusi dugu.

Bertan, kontsumo taldeen filosofiaren oinarriak azpimarratzeaz gain, martxan dauden eta martxan jarri nahi diren taldeek behar dituzten baliabideetan sakonduko dugu. Horretarako, metodologia ahalik eta parte hartzaileena izatea nahi dugu.

JARDUNALDIAREN HELBURUA: Martxan dauden eta sortzen ari diren talde guztietan erabaki, galdera, zalantza eta behar komunak izaten ari dira. Horrela, ekoizle eta kontsumitzaileen energiak batuz, jardunaldi honen helburua da erabaki horietarako tresnak ematea, zalantzak/beldurrak argitzea eta konpartitzea eta behar komunak asetzen saiatzea.

METODOLOGIA: Jardunaldiak izan nahi duen ikuspegia praktikoa da, bai ekoizleentzat eta baita kontsumitzaileentzat ere. Horretarako, erabiliko den metodologiak hiru ezaugarri ditu: partehartzailea, esperientzietan oinarritua eta ekintzara eramateko izaera duena.

NORI ZUZENDUA: Gipuzkoan martxan dauden eta sortzen ari diren Kontsumo Taldeetako kontsumitzaile eta baserritarrei (Arrasate, Usurbil, Hondarribi, Azpeitia, Tolosa, Beizama, Zizurkil, Donostia…), eta honelako taldetan parte-hartzeko interesa daukan edonorentzat.

NON: Jardunaldia Zarautzeko Gaztelekuan izango da

IZENA EMATEKO EPEA: Uztailaren 12an amaituko da “Kontsumo taldeak Sortzen” jardunaldian izena emateko epea. EHNE sindikatuak, BIOLUR Elkarteak eta Lurgintzak gonbidapena luzatzen dizu jardunaldian parte har dezazun eta, bertako nekazaritza ekologikoaren merkaturatzean, zuzeneko bideen aldeko apustua egiteko.

Izena emateko: 943 654 281 zenbakira deitu beharra dago edo ebel helbidera idatzi.

EGITARAUA:

9:30 -10:45: “Zer dira zuretzat Kontsumo Taldeak?. Izaeraren oinarriak eta Izateko gakoak ”

10:45 -11:00: Atsedena

11:00-13:00: Ekoizleen eta Kontsumitzaileen Tailerra: “Zer behar ditugu gure Kontsumo Taldean ?. Kontsumo taldearen martxarako tresnak eta aukerak ”

13:00 -14:00: Ondorioak eta hausnarketak trukatu.

14:00: Bazkaltzera! (Goiabe – Aia). Antolaketa errazteko aldez aurretik apuntatu behar da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: