AGENDA: Basherri berrien egoera, deialdiak, aldarrikapenak…

Hauek dira Basherri Mugimenduaren hurrengo hitzorduak eta zenbait taldeen egoera:

BERGARA   

Eguna: Azaroak 9, osteguna
Ordua: arratsaldeko 19:00tan
Lekua: Bergarako KulturetxeanEgoera: 15 bat familik interesa azaldu dute eta baserritar pare batek ere bai.

Gaia: Taldea martxan ipintzeko urratsak ematea: baserritarrak ezagutu…

AIZTONDOKO BAILARA (Zizurkil, Billabona, Asteasu…) 

Egoera: 12 famili inguruko taldea osatu da. Baserritar batzuri bisita egin diete eta hauetako batekin lanean hastea erabaki da.

Hurrengo Bilera: Zehaztu gabe dago baina laster izango da! taldean parte hartzeko interesa duena mugi!! kontaktua: 943594168(Axier)

ELGOIBAR 

Eguna: Azaroak 11, osteguna
Ordua: arratsaldeko 19:00tan
Lekua: Elgoibarko Kulturetxean

Egoera: Herriko baserritar bat taldea sortzeko asmoarekin!

Gaia: Basherri talde bat sortzeko hitzalditxoa

ORERETA

Egoera: Hiru gazte dabiltza azkenengo 6 hilabetetan lurra bilatzen, baina alferrik!:  superportu, bariante, amaituezineko azpiegiturak, golf zelaiak, auzo residentzialak… porlana ta espekulazioa edonon!

Aukera: basherri talde bat sortu eta gure inguruko baratzetan agroekologikoki hazitako barazkiak jateko eskubidea aldarrikatzea! Animatzen? deitu: 615767086. Zuen laguntzarekin lortuko degu!!!!!!!

ZUMAIA 

Eguna: Azaroak 10, asteazkena
Ordua: arratsaldeko 18:30tan
Lekua: Zumaiako Foronda Kultur Etxean

Gaia: 20 familiko taldea osatu da, baina herrian  taldearentzat modu agroekologikoan lanean hasiko den baserritarrik ez da topatu, momentuz. Ea baserritar gazteak, animatu!!

HERNANI

 Eguna: Azaroak 2, asteartea
Ordua: arratsaldeko 18:30tan
Lekua: Hernaniko Biteri Kultur Etxean

Egoera: 30 familiaz osatutako taldea martxan jadanik eta  baserritarra lanean, negurako saskiak banatzen hasteko asmoz.

Gaia: Saskia, bestelako jakiak,2.talde bat sortzeko aukera (Uztaro Kooperatibaren proposamena)

ARETXABALETA/ESKORIATZA

 

Egoera: Aramaioko baserritar batzuk inguruko herrietan basherri taldeak sortuz gero, berauek ekoiztutako jakiak eskeintzeko gogoa azaldu dute.

Aukera: Azaroan zehar basherri taldea osatzeko deialdia egingo da. Interesatuentzako kontaktua: 625706374 (Aitor)

DONOSTI 

Egoera: Basherri talde batetan sartzeko eskaera mordoxka, baina baserritarrik ez!

Aukera: Igeldoko gazte bat baserritik bizitzeko asmoa du…

Donostiko eskaerak asetzeko Gipuzkoako txoko guztietako baserritarrak beharko ditugu!

Gora Atxurrak!  Letxu Revolution!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: