TAILERRA: Ogia etxean egiteko tailerra

Kaixo guztioi!
Usurbiltzen taldekook ogia etxean egiteko ikastaroa antolatu dugu azaroaren 6rako, datorren larunbaterako, alegia. Ordutegia 9:30etatik 13:30etara izango eta prezioa 15 euro. Tailerreko monitoreak Juantxo eta Teba izango dira. Tallerrean legami naturala (ama orea) etxean egiten ikasiko dugu, ama ore hori ogia egiteko nola erabiltzen den, eta ogia egiteko zenbait oinarri. Halaber, norberak bere orea oratu eta etxera eramango du, etxeko labean egiteko. Izena emateko email bat bidali behar dezue usurbiltzen@gmail.com helbidera edo 627285904 telefonora deitu. Ikastaroaren ondoren, bazkaria antolatu dugu. Plana bakoitzak zerbait eginda eramatea da, gero denon artean otordua egiteko. Bazkarira animatzen denak ere aurrez abixatu beharko du, bazkariaren kontua ere koordinatzeko.  Interesa baduzue azkar ibili, plazak oso mugatuak baitira. Talde honetan sartzen ez bazarete, izena ematen duzuenok lehentasuna izango duzue hurrengo ikastaroa antolatzen dugunean. Beste gauza bat, dakizuenez, hilean behin sukaldaritza ikastaroa egiten dugu, hileko azken ostiraletan eta larunbatetan. Ostiraleko taldea oraindik osatu gabe dago. Ikastaroan barazkiak beste modu batzuetan egiten ikasten ari gara. Ikastaro honetan interesa duzuenok, bidali email bat aurreko helbidera edo deitu aurreko telefonora, informazioa eskatzeko. Beraz, animatu eta zabaldu berria. Aupa basherritarrak!!!!!!!

ogi-ikastaroa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: