ERREZETA: Kalabazin-bola grekoak


Bikoteak ez ditu kalabazinak gustoko, eta orain garai-garaikoak izanda, lan ederra daukagu beraiekin zer sukaldatu pentsatuz. Errezeta honekin arrakasta izan dugu, ordea. Ondo ateratzeko, oso garrantzitsua da kalabazinari ura ondo kentzea, eta horretarako modurik errezena oihal garbi batean bildu eta xukatzea da. Bestalde, guk labean egin genituen, arintzeko, baina jatorrian frijituak dira. Edozein kasutan, halako batean Greziara bidaiatxo bat egin nahi baduzue, kontuan hartu!
Osagaiak (10 bola egiteko):
Kalabazin handi bat
Feta gazta (150 gr inguru)
Menta hosto gutxi batzuk
Perrexila
Limoia
Arraultza
Garbantzu irina
Gari irina
piperbeltza
Gatza
Oliba olioa
Iogur naturala
Errezeta:
Kalabazina birrindu eta ondo xukatu, oihal baten laguntzaz. Gatza jarri eta katilu batean uzti 10-15 minutu inguru. Ondoren, berriz ere ondo xukatu.

Kalabazina, gazta eta arraultza nahastu ontzi batean. Limoi zuku erdia erantsi, baina menta hosto eta perrexil txikitua ere. Hasi irina eransten, behar duenaren arabera. Osatzen den orea ez da oso lehorra izan behar, baina bolak egiteko moldatuko zarete. Gustoko duzuen forma eman: bolatxoak, hamburguesa txikiak…

Laberatzeko papel gainean, oliba olioa jarri, bolatxoak banatu, berriz olio pixka bat eta sesamoa gainetik jarri.
Labean mantendu, 180º, bi aldeetatik kolore polita hartu arte.
Bitartean, iogur saltsa erraz bat prestatuko dugu: iogurra, limoi zuku apur bat, piperbeltza eta gatza nahastu, probatu, eta gustoko baduzue, listo! On Egin!

Errezeta gehiago ikusteko: http://quehagoconmicestadeverduras.wordpress.com/

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: