TALDE BERRIA: Lehen otarra Errenteria-Oreretako Aitzbitarte K.T.rentzat!

Joan den larunbatean, urriaren hasierarekin batera, giro bikainaz gozatuz, Aitzbitarte kontsumo taldeko kideek gure ekoizlearen baserria bisitatzerik izan genuen.


Bertan Haritzek, pazientzia handiz, baratza nola antolatua duen azaldu zigun; azelga koloretsuak, azak, azaloreak, piperrak, azenarioak, letxugak, tomateak… sasoiko produktuak erakutsi zizkigun, inguru ezin hobea duen Itziarreko lur sail horretan.

Hauez gain eskulanetarako duen trebetasuna erakutsiz bere etxeko ateak ireki ere, zoragarria bertan egin duen lana!

Otarrak antolatzen laguntzerik izan genuen; bakoitzak produktu ezberdinak bildu eta hara otarrak! Hamar otar etxera eramateko prest!
Eta bukatzeko sagardoa eta mokadutxoa indar berritzeko! Horrela, ez da erraza zuen gonbidapenari ezetza esatea. Berriro joango gara!

Baina ea hurrengoan guk ere jatekorik eta edatekorik eramaten dugun!

Mila esker Eki, mila esker Leire eta mila esker Haritz. Arratsalde zoragarria pasa genuen zuen etxean!

Informazio gehiago gure blogean

Kontakturako idatzi aitzbitarte.kt@gmail.com-era

Iturria: aitzbitarte.wordpress.com

One Response to TALDE BERRIA: Lehen otarra Errenteria-Oreretako Aitzbitarte K.T.rentzat!

  1. birasuegi says:

    Zoronak Aitzbitarte taldeari. Dagoeneko bi talde gara herrian. Pixkanaka elkarrekin gauza asko egingo ditugu herrian.😉

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: