HEDABIDETAN: Itakan BasHerriak

aitzbitarte.wordpress.com

Erein eta sortzeaz hitz egin zien egun hartan andereño Ixabelek neska-mutilei, landatu eta hazteaz. Mikeli gustatu egin zitzaizkion Ixabeli entzundako kontuak eta etxera pentsamenduari jolaserako gogoa oparituz joan zen. Erein eta sortu; landatu eta hazi. Gurasoei ezer kontatzeko astirik hartu gabe etxeko hozkailuan burua sartu eta letxu-hosto, tomate-ale, azenario, azelga eta piper berdez hondartzako jolasetarako erabiltzen zuen ontzitxoa bete zuen. Eta ereiten hasi zen, landatzen, etxeko txoko ezberdinetan. Oheko izarapean tomate-alea sartu zuen, komuneko ispiluaren argitan letxu-hostoa ipini zuen, egongelako alfonbraren azpian azelga hosto zabala utzi zuen eta arreba Maialenen panpin kuttunaren ezpainartean azenarioa jarri zuen. Eta zain egon zen… begira. Eta barazki gehiago landatu zituen eta hazi gehiago erein. Eta zain jarraitu zuen, begira. Eta etxea baratza emankor bihurtu zuen Mikelek. Etxea kolorez jantzi zitzaion, ordura arte ezagutu gabeko aromez. Mikel txikiak larunbatero gonbidatzen du andereño Ixabel etxera. Eta astebete lehenago hozkailutik atera zituen eta etxean zehar erein eta landatzen dituen barazkiak jartzen dizkio bazkaritan. Mikel asko ari da ikasten erein eta landatzeaz, baina, batez ere Mikel asko ari da ikasten sortu eta hazteaz.

Joan den urriaren 8an, Itaka irratsaioak, naturaren erritmoan, gelditu eta inguruari patxadan begiratuz, Basherriak proiektuari eman zion eskua, hiru ahotsen oihartzuna baserri, herri, landa eremuetara zabaldu asmoz. Baserria herrira eta herria baserrira laxotuz.

Pedro Alberdi (EHNEko teknikaria), Gorka Martinez (Bergarako taldeko kontsumitzailea) eta Agurtzane Diaz (Bergarako taldeko baserritarra) izan zituen lagun. Ikasi genuena asko, gozatu genuena izugarri.

Saioa entzuteko klik egizu azpian (iraupena 76 min)

Iturria: Irati Goikoetxea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: