EKARPENAK: BasHerri talde baten gutxieneko egitura

Pasa den larunbatean BasHerri talde batek izan beharko lukeen gutxieneko egiturari buruz hitzegiten aritu ginen eta proposamena bidaliko nuela agindu nuen.

Hemen doa: Talde batean gai hauetaz arduratzeko gutxienez pertsona bana behar dela uste dut:

–         Diru kontuak (kuotak, ordainketak, fakturak…)

–         Partaideen kudeaketa (altak, bajak, itxaron-zerrenda, bakoitzaren produktu-eskaera…)

–         Banaketak

–         Bilerak (deialdia, akta, moderatzaile lanak…)

(*) guk adibidez bi azken ardurak txandaka egiten ditugu. Banaketa egiteko astero bi pertsona, eta bilera bakoitzerako arduradun ezberdina aldi bakoitzean.

Hauez gain talde gehiago egin daitezke, egitura konplexuagoa sortuz, taldearen tamainaren arabera:

–         Erakundeekin harremanak (udalak, sareak, administrazioak…)

–         Kanpo ekintzak (sustapen lanak antolatzeko)

–         Komunikazioa (e-mailak, zirkularrak, blog-ak…)

–         Produktu berriak bilatzeko taldea

–         Lojistika (edozein behar edo larrialdi kudeatzeko)

Besterik? Zeozer aldatuko zenukete?

Haritz (AntiguaOtarrak)

2 Responses to EKARPENAK: BasHerri talde baten gutxieneko egitura

  1. Artaburu says:

    Oso ongi! zalantza batzuk: banaketako lanak zein lirateke? adibidez Artaburu taldekoek ez dugu ezer antolatzen banaketan, bakoitzak berea jaso ta listo.. Beste bat: ardurak zenbatero txandakatzen dituzue? urtebete ? mertzi!

    • Antiguaotarrak says:

      Banaketak astearte arratsaldean egiten ditugu. Ekoizle ezberdinek ekarritako produktuak poltsa edo kaxatan daude eta otarretan banatu behar dira, bakoitzari dagokiona sartuz. Horretaz gain, edozein intzidentzia ere konpondu behar da, adibidez norbait ez dela agertzen edo produkturen bat falta dela…

      Beste talde eta ardurak errotatiboak izatea erabaki genuen baina oraingoz ez ditugu txandakatu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: