EKARPENAK: Azaroak, uzta gazi gozoa

Azaroak uzta gazi-gozoa utzi du AITZBITARTE kontsumo taldean.

Urria bukaerako zein azaroko eurite eta haizeteek triskantza handiak sorrarazi ditu Zelaieta baserriko baratzean. Negutegiak jasan ditu kalterik bortitzenak. GAZIA.

This slideshow requires JavaScript.

Bestalde, taldea osatu eta bete da. 13 otar eta 19 familiek osatu dugu taldea. Taldea egituratu eta ardurak banatu dira. Horretarako hainbat bilera egin ditugu. Eskaera gehiago jaso baditugu ere, eskaera hauek itxaron zerrendan utzi behar izan ditugu eta hirugarren taldea osatzeko aukerak aztertzen ari gara.
Hala taldearen sortze fasea amaitutzat eman daiteke. Orain bigarren fasean sartzen gara, Abenduaren 12an otarra jasotzeaz gain ekoizlearekin bildu behar dugu, kezkak, zalantzak, aportazioak, irtenbideak, planifikazioa… ekoizlearekin batera lantzeko.
GOZOA.

Eta azkenik…

BasHerri III. topaketak Azpeitian. Pena, bertara joateko ordezkaririk ez genuen izan. Bertako berriak tantaka ageri badira ere, irakurri eta interpretatu dudanaren arabera, bi ondorio nagusi jaso dira topaketetan:
BasHerritarrek elkarlana bultzatzea eta BasHerri taldeen artean sare bat osatzea izan dute aztergai. Topaketetan baserritarrek egunerokotasunean dituzten arazo eta beharrak aztertu dira. Kezken artean gehien aipatutakoak, prezioak jartzerako orduan erreferentzia falta, landare eta hazi ekologikoak lortzeko dituzten zailtasunak edota formazio egokia jasotzeko beharra izan dira.
Kontsumo taldeak berriz, BasHerri talde batek izan beharko lukeen gutxieneko egiturari buruz hitzegiten zuten. Proposamen gisa lan hauetarako gutxienez arduradun bana izendatu behar zela ondorioztatu zen bertan:

  • Diru kontuak (kuotak, ordainketak, fakturak…)
  • Partaideen kudeaketa (altak, bajak, itxaron-zerrenda, bakoitzaren produktu-eskaera…)
  • Banaketak
  • Bilerak (deialdia, akta, moderatzaile lanak…)

Hauez gain ardura gehiago jar daitezke, egitura konplexuagoa sortuz, taldearen tamainaren arabera.

Gurean ardura hauetako asko bete ditugu, baina badira ondo definitu gabeak ere. Hauen artean harremanetakoa. GAZI-GOZOA beraz alderdi hau, gozoa topaketa egin delako, gazia ordezkaririk izan ez dugulako.

Iturria: AITZBITARTE

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: