ALBISTEA: Artisau ekoizpenaren definizio aldaketa gaitzetsi dute alderdiek

artekopa

Industriari ateak zabaltzeko asmoz Nekazaritza eta Elikagaigintzako legearen barruan, artisau ekoizpenari dagokion definizioa aldatu nahi du Eusko Jaurlaritzak. EHNE ez dator bat aldaketa horrekin eta emendakinak aurkeztu ditu definizio aldaketa hori onartu ez dadin.

Sindikatuak prestatutako alegazioei jarraituz emendakinak aurkeztu dituzte hainbat talde parlamentariok Legebiltzarrean. EHNEk zehaztutako ideiei jarraitu diete Aralar, EA, EAJ edo PP alderdiek. Lau alderdi horiek, bakoitzak bere aldetik, artisautza ekoizpena kontzeptuaren definizioa aldatu ez dadin zuzenketak aurkeztu dizkiote Lege-proiektuari.

Definizio aldaketa hori onartuz gero, artisau ekoizpeneko produktu bezela saldu ahal izango dira artisautzatik gutxi duten produktuak, gainera produktuak ez dute zertan izan beharko bertako lehengaiekin egindakoak. Honen aurrean, EHNEk garbi dauka artisau produktu izateko beharrezkoa dela lehengaiak, laborantza edo baserriko jatorria izatea; tokian tokiko lehengaia izatea, bertakoa eta ez industriala. Gainera EHNE ez dator bat artisau ekoizpenaren baitan Eusko Jaurlaritzak sortu nahi duen marka berriarekin.

Iturria: www.ehne.org

One Response to ALBISTEA: Artisau ekoizpenaren definizio aldaketa gaitzetsi dute alderdiek

  1. Mirene says:

    Benetako artisau produktuak jaten jarraitu nahi badeu salaketa egin beharko genuke medioetan, Donostiko bulebarrean porruak eskuan hartuta…… legea aurrera egin ez dezan!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: