SALAKETA: kanpo portuari alegazioak!

ADI! ZURE ALEGAZIOA: JAIZKIBEL MENDIAREN ETA KANPOKO KAIA EZ DEN BESTE ALTERNATIBA BATEN ALDEKOA

Jakingo duzun bezala, momentu erabakigarrian gaude, aukera garrantzitsua dugu Pasaiako Portu Agintaritzaren eta Ingurumen Ministerioaren aurrean gure iritzia adierazteko. Urtarrilaren 28ra arte dugu epea ingurumen txostenari alegazioak aurkezteko. Txosten horretan, Portu Agintaritzak kanpo kaia aukeratu du, beste aukera guztiak baztertuta. Zuk eta zure ingurukoek asko lagundu dezakezue alegazio bat bidaliz. Hemen duzu alegazio-eredu bat, bertan zure datuak ipintzea besterik ez da falta. Testua gazteleraz dago bakarrik, tramitazioa estatuko administrazioaren eta Ministerioaren esku baitago. Oso lagungarria litzateke mezu hau zure lagunen artean zabaltzea, baita zure ingurukoek bere inprimakia bete dezaten ere. Bidaltzeko modurik errazena da inprimakia, beteta eta sinatuta, postaz bidaltzea  edo hurrengo helbidera eramatea:

Autoridad Portuaria de Pasaia

Edificio Transatlántico

20110 PASAIA

Nahiago baduzu, bete eta sinatu ondoren, eskaneatu eta jaizkibelbizirik@gmail.com posta elektronikora bidali dezakezu, eta guk helaraziko dugu. Garrantzitsua: epea urtarrilaren 28an bukatzen da, data horretan alegazio guztiak Portu Agintaritzan egon behar dira.

Eskerrik asko zure laguntzagatik!

JAIZKIBEL BIZIRIK
jaizkibelbizirik@gmail.com
www.nodo50.org/jaizkibel

Facebook-en ere!!

2 Responses to SALAKETA: kanpo portuari alegazioak!

  1. anonymous says:

    barkatu baina alegazioa euskeraz dago, balio du?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: