AGENDA: Otsaila landareetan

Beharrezko hotz hori

Azken urte hauetako negu kaxkarraz makina bat kontu entzuten dugu azken aldian. Esaera eta atsotitzen altxorretik bueltaxka bat eman besterik ez dugu, antzinako nekazarientzat ere bere garaian hotz egiteak zenbaterainoko garrantzia zuen jabetzeko.
Baina, hotza beharrezkoa al da? Hainbesterainoko negu-premiak ba al du arrazoirik?
Negua eta landareak
Landare guztiek dute ziklo bat eta hurrengoaren artean atsedenaldi bat hartzeko premia. Basamortu eta eremu lehorretan atsedenaldi hori bero handiek eragiten dute, tropikoetan eurite izugarrien aurreko haize-bolada eta lehorteak. Euskal Herria kasu, landareen sasoi apala edo atsedenaldia neguak eragiten du, eta neguaren berezitasunik nabarmenena eta era berean eragilerik hadiena tenperatura da.
Landareek hotza somatu edo sentitzen dutenean, zer gertatzen da?
Teknikoki hotza, tenperatua 7ºC-tik behera abiatzean hasten da. Gure lurraldean irailaren amaian. Orduan aldaketa nabarmen batzuk gertatzen dira landarean:

  • Landareak bere gain dituen energia guztiak erreserba-zatietara biltzen ditu (hala nola tuberkuluetara, errizomara, enborrera, etab.)
  • Fotosintesia (landarearen energi-iturria) gelditzen hasten da. Honek hostoen margoaren aldaketa dakar; klorofila atzera gelditu eta beste pigmentuak agertzen bait dira: karotenoak (gorri-laranjak) santofiloak (horiak), etab.
  • Landareak inguruarekin dituen harremanak ia hutseraino jaisten ditu. Hala nola, hostoak botata (estomak, arnasketa-sistema osatzen dutenak bertan dauzka), azala lodituta, begien babesa ezkatak medio areagotuz, etab.

Hotzak eragindako aldaketa hauen ondorio nagusia landarea “lokartzea” da. Horrela udaberria somatzean ziklo berria indar berriz eta sasoiz hasteko gai da. Hostoak eta zain berriak osoki lanean jarri bitartean, erreserbatan jasota duen energia erabiliko du.
Atsedena/iharduera zikloa hautsiz gero, gure inguruko landare gehienek beren “bizitza-ordularia” galdu egingo lukete, eta ingurune naturalean beraien ondorena segurtatzen duten fruitu-haziak ekoizteari utzi egingo liokete. Eta gainera, beste klima berrira egokitutako zikloa duten landareek ordezkatuko lituzkete.
Negua eta elurra
Ikusi dugunez hotza dugu neguaren ezaugarririk nagusiena eta honek lurrean bertan dituen eraginetan bi azpimarra ditzakegu:

  • Lurrean beti dago ura nahasirik eta tenperatura jaistean, ura izotz bihurtzen den 0ºC-ra erraz iristen da. Honek lurraren bolumena hazi/konprimatu-prozesuetan sartzen du. Gure inguruko lur buztintsuetan txikizio hau oso mesedegarria da eta ondorioak nabarmenagoak izango dira baldin eta aurretik lurra jiratu badugu. Hona hemen bada, udaberrian landu nahi ditugun lurrak udazkenean goldatu eta simaurtzearen garrantzia, azken hau ere hautsita lurrera ongi erantsirik geldituko delarik.
  • Hotzak, aldi berean, lurrean gertatu ohi diren aldaketa eta prozesu kimiko gehienak bertan behera uzten ditu. Eta bere ondoriorik aipagarriena honakoa da: landareek lurretik hartzen dituzten elikagaien askatze-prozesuak “izoztea”, udaberrian landareen premiekin batera haien eskura jarriko direlarik. Bestela neguko eurite ugarietako urek berehala eramango lituzkete beraiekin.

Iturria: Zientzia.net

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: