EKIMENA: Supermerkatu ereduaren kontra (Oñati)

Supermerkatu

ereduari Ez

Kontzentrazioa Eroski parean

Oñati. Abenduak 13, osteguna 12:30tan

Supermerkatu ereduari EZ

Oñatiko Eroski bikoiztu egin dute eraikin berria egiterakoan. San Martineko asanbladatik azaldu nahi dugu zergatik gauden Eroskiren anpliazioaren eta supermekatuen kontra.

Munduko enpresa dirudunen artean daude supermerkatuak. Azken hamarkadetan banaketa kate handiak eta supermerkatuak etengabe hazi eta zabaldu dira etekin ekonomiko handiak ateratzeko helburuari jarraituz.

Hori lortzeko gertuko produktuak baztertzen dituzte eta mundu guztian zehar bilatu dituzte produktuak. Euskal Herrian kontsumitzen den jakien %95 kanpotik ekartzen da. Jakiek gure mahaietara iritsi aurretik milaka kilometro egiten dituzte.  Supermerkatu ereduak produktuak kantitate handitan erosten ditu eta horri esker prezio bajuak lortzen ditu. Prezio horien konpotentziari ezin diote aurre egin ez denda tradizionalak eta ezta nekazari txikiak ere.

Denda txikiak gainbehera joan dira supermerkatuen etorrerarekin. Españar estatuan, adibidez, 95.000 denda tradizional zeuden 1988an eta 25.000 izatera pasa ziren 2004an. Supermerkatuan sortzen den lanpostu bakoitzeko 3-5 desagertzen dira

Supermerkatu ereduak tamaina txikiko nekazal eredu tradizionala desagerrarazi du. Europan hiru minuturo nekazal ustiapen bat desagertzen da. Ekoizle txikiak desagertu egin dira ia. Nekazaritza eta abeltzantza eredu hura suntsitu eta beste bat ezarri du supermerkatu ereduak: ekoizpen intentsibo eta industrializatua, nekazal girotik kanpokoa, eskala handikoa eta oso kutsakorra. Kalteak: lurraren erosioa, lurraren pozoitzea , larreetara ateratzen ez diren abereak …

Oraindik desagertu ez diren nekazariak salduta geratzen dira supermerkatuen boterearen aurrean. Era guztietako baldintzak onartu beharrean aurkitzen dira: entrega-plazoak, prezio negargarriak, produktuaren ezaugarrietan sekulako exigentziak …

Denda txikia eta nekazari txikia trabatik kendu ondoren merkatu ia guztia banaketa kate handien eta supermerkatu gutxi batzuen esku geratu da. Zazpi empresaren artean kontrolatzen da Españar estatuko jakien %75a. Haunditik txikira: Carrefour, Mercadona, Eroski, Alcampo, El Corte Inglés, IFA eta Centrales Compra. Boterea, jakien gaineko kontrola eta erabakitze ahalmena esku gutxitan geratu da.

Guzti hau disimulatzeko aurpegia zuritzeaz bereziki arduratzen dira supermerkatuk. Produktu ekologikoak (empresa haundien eskutan daudenak gehienak), gertuko nekazarien produktuak, komertzio justuko produktuak, ekintza sozialetara bideratutako dirua … Supermerkatuen eredu suntsitzailearen errealitatea makillatzeko estrategiak dira

Azoka bultzatzea ondo dago, baina alferrik gabiltza Eroski eta supermerkatu ereduaren kontra aurrez aurre egiten ez baldin badugu

San Martin-eko Asanblada

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: