LURZAINDIA: Espekulazioaren kontra lurren babes kolektiboa

“Lurzaindiak elkartasunezko aurrezki tresna izatea du helburu, Euskal herriko laborantza lurren babesean parte hartu nahi duten gizon, emazte eta instituzioak bilduz”.

Bere eginkizun nagusia kolektiboki erosiak diren lurrak alokatzea da, beti ere irizpide zehatz batzuk segituz. Hartara, laborari berrien instalazioari lehentasuna emango diote, “beti ere laborantza herrikoiarekin bat egiten dituzten egitasmoak” hobetsiz. Hortaz gain, herri baratzeak edota beste elkartasun proiektu kolektiboak sustatzeko asmoa dute “hiri eta hiri guneetan”.

Frantses estatuan zein Euskal herrian laborarien kopurua asko txikitu da. 2000 eta 2010 urteen artean etxaldeen laurdena desagertu da. Lurzaindiak jasotako datuen arabera, “Ipar Euskal Herrian eraikuntza eta urbanizazio deskontrolatu edo ez gogoetatuaren ondorioz, urtero, 1000 hektarea baino lur eremu gehiago galtzen du laborantzak”. Egoera horrek hainbat ondorio ditu, hala nola “elikagai eskasia egotea eta elikadura burujabetza zalantzan ezartzea”.

http://lurzaindia.eu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: