BIDEOAK: baSo aHaztuak

baSo aHaztuak dokumentalak, gure inguruko basoek jasan duten transformazioa kontatzen du, aro neolitikotik XXI. Menderarte. Dokumental honek, tokian tokiko basogintzaz eta basoko kulturaren zimentzez zenbait hausnarketa sustatu nahi ditu.

Dokumentaleko grabazioak eginda daude. Momentu honetan produkzio lanetan gaude eta azpitituluak garatzen, estrinaldirako dena prest izateko. Horretaz gain kofinantziazio kanpaina bat martxan jarri da.

Kofinantziazio kanpainarenn helburuak, batetik proiektua ezagutaraztea eta bestetik, dokumentalaren garapenean izandako gastuak ordaintzea. Lortutako diruarekin proiektuan zehar egindako ekintzak eta erabilitako baliabideak ordainduko dira, hala nola, gidoiaren sortzea, aurreprodukzioa, Euskal Herriko leku desberdinetan egindako irudien grabaketak eta aditu desberdinekin egindako elkarrizketak, edizioa, ondorengo produkzioa eta frantsez eta gaztelerazko azpitutuluak.

Ondorengo linkean sartuz gero dokumentalaren trailerra, ezaugarri guztiak eta hainbat irudi ikusi ahal izango dituzu, baita egindako ekarpen ekonomikoagatik jasoko duzun sariaren berri ere (baSo aHaztuak DVD-a, ‘Arratiako basogintza’ liburua, kamiseta, fotograbatua, etab.).

http://euskadi.goteo.org/project/baso-ahaztuak

Espero dugu, zuentzat ere interesgarria eta gustukoa izatea eta, ahal den neurrian dokumentala ekonomikoki eusten laguntzea.

Gure basoen etorkizuna gure etorkizuna ere badelako,

eskerrik asko!

baSo aHaztuak dokumentala

Ibai Pujana, Iker Yurrebaso, Maite Yurrebaso

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: