V. BASHERRI TOPAKETAK: Egitarauaren azalpenak

V. Basherri TopaketakTopaketak Pasaia-Lezon egitearen arrazoia, Apaiziartzako proiektuei jasatzen ari diren mehatxu eta probokazioen aurrean Basherri Sarearen babesa eskeintzea da.

Pasaia-Lezoko Lizeora nola heldu: txoribistanola helduSin títuloPasaia-Lezo Lizeoa (Pasai Donibaneko Hilerri atzean dago)

Izena emateko: basherriak@gmail.com

V. Basherri Topaketetako EGITARAUA:

9:00 Ongi etorria

Bazkarirako izena eman beharko da (tokirik baldin badago)

Menua: 10€ :Kalabaza krema,Arroza barazkiekin, haragi egosia saltsan, postrea eta edariak

9:20 EGITARAUAREN AZALPENA

9:30 AZKEN URTEKO IBILBIDEA.

Sareak azkenengo urtean urrats garrantzitsuak eman ditu. Antolaketa berria eta egindako lanei       buruzko azalpenak emango dira, basherri talde gehiago Sarean koordinatzera gonbidatuz.

10:00 HITZALDIA: INTERAMAP SAREA eta BASERRIKO

ANTOLAKETA ETA DIRU-KONTUAK.

Gonbidatua: CARLES PUBIL,Tolousse-ko AMAP Sareko baserritarra

Hitzaldiak 2 atal izango ditu:

– Midi-Pyrénées Sarearen funtzionamendua azaltzea (Basherri Sarearen antzekoa baina Frantziako kontsumo taldeena)-,

– Bere baserriko berri emango digu: nola antolatzen duen lana, otarren araberako hazitegien planifikazioa, landaketen egutegia, otarren edukia, diru-kontuak, urte bukaeran taldekideei erakusten dizkien dokumentuak… AMAParen barruan trasparentzia, komunikazioa eta konfidantza nola adierazten den erakutsiko digu, alegia.

10:45 BASERRITARREN BIZI-BALDINTZEN ARGAZKIA (egoera

ekonomikoa, lan baldintzak…)

Basherri Sareko hiru baserritarrek bere etxeko errealitatea azalduko digute. Ondoren, eztabaidarako tartea izango dugu, beste baserrritarren ekarpenekin batera baserritarren egoera errealaren argazkia ateratzeko.

11:45 TALDE ARGAZKIA eta ATSEDENALDIA

Apaiziartzako Ximaurrekin, Mitxintxola eta Larrakabaratza basherri taldeei babesa irudikatzeko, talde argazki bat aterako dugu.

12:00 TAILERRA: NOLA LORTU BASHERRIEN IRAUKORTASUNA?

Azkenik, tailer txiki baten bidez irtenbideak topatzen saiatuko gara: Horretarako taldetan banatuko gara eta hiru mailatan egoera hobetzeko nola eragin daitekeen eta irtenbideak topatzen saiatuko gara:  baserritar bezala , basherri taldetik eta basherri saretik zer egin daitekeen hausnartuz.

14:00 BERTSO-BAZKARIA

Lizeoko sukaldariaren eskutik, baserritarren produktuekin prestatutako bazkari goxo bat egingo dugu, AGIN REZOLA eta IÑAKI ZELAIA bertsolariaren eta musikaren laguntzarekin.

OHARRA: BAZKALTZEKO TOKIA GORDETZEKO (AZKEN TOKIAK): basherriak@gmail.com

UMEENTZAKO TXOKOA IZANGO DA, BERAZ TXIKIEKIN ETORTZERA ANIMATU!

17:00 AMAIERA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: