AUZOLANA: Bidali zure argazkiak webgunea apaintzeko

argazki_makina

BasHerri Sareko webgune berria apaintzeko zuen laguntza eskatzea gatoz:

bidali  zuen argazki edo marrazkiak auzolanean webguneko apainketa egiteko.

GAIA: "Eta zuk, nola gozatzen duzu agroekologiaz?"

Gaiarekin loturiko zure esperientzien irudiak jaso nahi ditugu: balkoian duzun “baratzatxoa”, kontsumo taldeko auzolana,… edo, zergatik ez barazki ekologikoz sukaldatutako plater goxo horren argazkia?

Parte hartzaileen artean bertako produktuz osaturiko saria zozketatuko da.

Animatu eta bidali zuen argazkiak !!!

Parte hartzeko baldintzak:

  1. Pertsona edo taldeko 3 irudi, argazki edota marrazki.
  2. Irudiaren eskubideak egilearenak izatea eta aukeratutako irudiak Basherri Sareak erabiltzeko ahalmena onartzea.
  3. Irudi bakoitzak izenburu bat edo azalpen bat izan beharko du.
  4. Parte hartzailearen harremanetarako datuak: izen abizenak edo taldearen izena, telefonoa, herria eta e-posta helbidea.

Irudiak aurkezteko epea eta modua: Bidali zure irudiak basherri.webgunea@gmail.com helbidera, 2014ko maiatzaren 5a arte.

Saria: Bertako produktuz osatutako saski eder bat zozketatuko da parte hartzaile guztien artean. Saskiaren edukia basherri.wordpress.com blogean argitaratuko da kolaboratzaileen informazioarekin.

Zozketa maiatzaren 6ean egingo da BasHerri Sareko Batzarrean, eta irabazlearen izena Basherri Sareko blogean
jakinarizako  da  (basherri.wordpress.com).  Gainera,  argazki  edo  marrazki  egokienak  Basherri  Sareko
webgune edota fanzinea apaintzeko erabiliko dira. Adi egon ekainean!

Ikusi deialdiaren dokumentua: Argazki auzolan deialdia-BasHerri

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: