Elikadura Burujabetza eta Agroekologia Ikertzen. Deialdia

 

m2896522Ba ote dago Elikadura Burujabetzan eta Agroekologian euskal ikertzaile sare bat sortzerik?
Eibarren, 2015eko ekainaren 17an.
UEUren 43. Udako Ikastaroen barne.
Azalpena eta helburua
Euskal Herrian ez gara gutxi Agroekologiari eta Elikadura Burujabetzari loturiko gaietan ikertzen gabiltzan pertsona, talde, elkarte edota eragileak. Diziplina askotatik ibili ere. Elkarren artean konexioak egon badaude, baina lotura estuagoak falta dira, elkar hobeto ezagutzea eta kolaborazio esparruak sortzea edo indartzea. Zein gaietan ari gara ikertzen eta sakontzen?
Posible ote da arlo garrantzitsu honen bueltan ikerketen mapa on bat egin eta ikerlariak artikulatzea? Horixe da jardunaldiok duten helburu nagusia: espazio bat sortzea arloaren bueltako ikerlariok bildu, ikerketa ezberdinak labur aurkeztu, eta elkarrekin gogoetatu zeintzuk izan daitezkeen etorkizunean kolaboratzeko bideak eta ikerlariak saretzeko aukerak.
Nori zuzendua “Ikerketa” hitzak zentzu zabala izan dezake. Jardunaldi hauetara bildu nahi ditugu bereziki elikadura burujabetza edota Agroekologia lan ardatz iraunkor dutenak, edo izan nahi dutenak (halere, kontuan hartuko dira arloan ikerketa puntualen bidez sartu-irtenak egin dituztenak ere). Izan ere, topagune hau lehen pauso gisa ulertzen dugu, lehen hurbilpen bat nor zertan gabiltzan identifikatzeko, eta hortik aurrera kolaborazio esparruak irekitzeko; baita ikerlariok saretzeko bideak aztertzeko ere.
Nola ulertzen dugu Agroekologia eta honi loturiko ikerketa? Ikerketaren ahalduntze ikuspegia dugu oinarri, helburu dugu elikadura burujabetzaren aldeko praxiak boteretzea, eta ikerketa egitasmoak sektoreko eragileekin —baserritarrekin eta hauen erakundeekin— pentsatu, konpartitu eta garatzeko asmoarekin egiten dugu bat. Agroekologia zientzia da, teknika sorta gisa ere uler liteke, baina gizarte alternatiba ere bada. Ekoizpen alternatibo gisa ulertzen dugu batetik, alternatiba politiko gisa bestetik.

Non: Markeskoa Jauregia, Eibar (UEUren egoitza)
Noiz: Ekainak 17, asteazkena.
Ordutegia: 9:00-18:30. Markeskoan bertan bazkaria: pintxo ekologikoen dastaketa,
Artausoren eskutik.
Nola: Jardunaldia bi zatitan egituratuko da:
1. Goizeko saioa, Ikertzaileen komunikazio laburrak: Ikerlari edo ikertalde bakoitzak 12 minutu izango ditu ikerketa azaltzeko: zertan datzan, ze metodologia, zein fasetan dagoen, eta zein emaitza espero den. Ikerketa bukatuta baldin badago, ondorio eta gomendioetan zentratzea eskatzen da.
2. Arratsaldeko saioa, “Gogoeta gidatua”, ondoko gaiaren bueltan: Ba ote dago elikadura burujabetzaren eta agroekologiaren bueltan euskal ikertzaile sare bat sortzerik?

KOMUNIKAZIOAK AURKEZTEKO DEIALDIA:
Komunikazioak bidaltzeko ondorengo formatua jarraitu behar da:

Izenburua: Lanaren izenburua.
Egileak: izen eta abizenak.
Datuak: ikerketza zentru, talde, erakunde, lanbide…
Laburpena: gehienez 250 hitz iznago dituen laburpen bat.
Harremanetarako kontaktua: helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa,…
Ikerketa arloa: lanaren ikerketa lerroa, antolakuntzatik proposaturiko bat. Ondoko arloak bereiztuko dira:
Ikerketa arloak
1. Elikadura burujabetzaren aldeko subjektuak.
2. Lurralde identitatea, tokiko ezagutza eta baliabide endogenoak.
3. Nekazaritza, aldaketa klimatikoa eta biodibertsitatea nekazaritza sistema iraunkorretan.
4. Agroekofeminismoak.
5. Elikadura burujabetzarako esparru ekonomikoak: tokiko merkatuak, merkaturatze bide laburrak
eta sare solidarioak.
6. Elikadura burujabetzaren aldeko politika publikoak.
7. Tokiko garapen eredu agroekologikoa.
8. Komunitategintza eta metodologia parte-hartzaileak dinamizazio agroekologikoan.
9. Elikadura burujabetza eta herri-hezkuntza.
10. Elikadura Burujabetza eta Nazioarteko Elkartasuna.
11. Besteak.
Oharrak:
• Jardunaldia euskaraz izango da eta komunikazioak ere euskaraz aurkeztu behar dira.
• Ikertzaile batek edo talde batek ikerketa lerro bat baino gehiago lantzen badu komunikazio bat baino gehiago bidali dezake. Bestela, ikerketa lerro bateko ikerketa nagusia aurkeztea gomendatzen da, aipatzeko aukera izanik arloan jorratu diren edo jorratzen dabilen beste proiektu edota ikerketa batzuk.
• Komunikazioak bidaltzeko epea: 2015eko maiatzaren 4tik 24ra.
• Bidali ondorengo helbidera: a.latatu@ueu.eus (Ainhoa)
• Aurkezpenen zerrenda osatuko da eta parte hartzaile guztiei bidaliko zaie. Norbere
aurkezpena egiteaz gain, eskatzen da egun osoan parte-hartzea jardunaldian.
Antolaketa Taldea
Joseba Azkarraga, UPV-EHU
Mirene Begiristain, UPV-EHU
Gonzalo Fernandez, HEGOAMERIKAKO TRANSNAZIONALEN BEHATOKIA
Ainhoa Latatu, UEU
Argibideak: Ainhoa Latatu. 943 82 14 26. a.latatu@ueu.eus

info +

One Response to Elikadura Burujabetza eta Agroekologia Ikertzen. Deialdia

  1. Juan Etxeberria says:

    Kaixo. Etxeberriatar Joanillo naiz. Agrojateko konsumo taldearen partaidea. Dembora dexente daramat (gehiegi agian) , ideia batzuei gorputza eman nahian, eta oraingoz antzu izan dira nere ahaleginak. Ez det, nahi dudan argibidea lortzen. Egiari zor, ez nao oso jantzia, orain martxan dauden ikerketekin, ezta momentuko funtzionamendu erabakiekin. Korreoak jasotzen, eta irakurtzen ditut, bana tamalez, nere hausnarketa guztiak gure taldearen partaideekin eztabaidatzen ditut. Nere uste xumean, garai paregabea da oraingoa, proiektu bateratu bat abiatzeko. Agian, aurretik ikerketa egitea komeni dala, esango nauzue arrazoi potoloekin, bano nere galdera urrengoa da: Ikerketa praktiko bati ekiteko, modua legoke? Ibilgailu elektriko, materia organiko bilketa, otar banaketa, beste otar- aukerak, eta horrelako bestelako ekintzak gure taldeak indartzeko eta kopuruak handitzeko balioko lukete? Sentitzet, nahaste borrastea sortzen ba det, eta inundiken ere ez da nere nahia, bana zuen deialdia ikusi ostean, nere burutazioak mahai gainean jartzeko momentu aproposa iruditu zait. Urrengo Ekainak 6an dagoen ekitaldian parte artu nahi nuke goizean, eta han hitzein genezake hontaz, ondo iruditzen ba zaizue. Ordurarte.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: