JARDUNALDIAK: Norenak dira haziak?

unnamed

Urriaren 16tik 25era “Red de Semillas Resembrando e Intercambiando” sareak sustatuta Nekazal-Bioaniztasunaren 5. Astea antolatzen da Estatuan. Beste urte batez hitzaldiak, tokiko barietateen dastaketak, hazien trukaketak, tailerrak, azokak etab. izango dira. Nezakal-Bioaniztasunaren aldeko Astea “Landatu aniztasuna, erein zure eskubideak” kanpainaren baitan kokatzen da, barietate tradizionalen eta nekazariek beren hazi propioak erabiltzeko, saltzeko eta trukatzeko eskubidearen alde. Aste osoan zehar antolatuko diren jarduerekin bat egiteko, Euskal Herriko Hazien Sareak eta Hazizaleak Elkarteak “Norenak dira haziak?” jardunaldiak antolatu ditugu Donostian, urriaren 16 eta 17an.

Gure haziak baratzeetan eta landa-eremuetan zaintzen eta ugaltzen dituztenen eskuetan gorde nahi duten guztiei zuzentzen gatzaizkie jardunaldi hauekin.

Urriak 16, ostirala
– 16:00retan: Topaketa agroekologikoa: “Resistencias locales frente a la privatización de semillas”
– 19:00etan: mahai-ingurua: “Privatización de semillas y resistencias en Europa”
– 21:30ean: Afaria
Urriak 17, larunbata
– 10:00etan: Euskal Herriko Hazien sareko zaintzaileen bilera (saio itxia)
– 11:00etan: Tomatearen bertako barietateen erregistro partehartzailea
– 21:30ean: Bertako barietateen dastaketa
– 13:30ean: Hazien trukaketa
– 14:30ean: Bazkaria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: