IKASTAROA: Baserritik mundura: gure elikauraren etorkizuna jokoan. Elikadura burujabetza eta agroekologia ikastaroa

Maquetación 1

Ikastaro hau, Elikadura Burujabetza eta Agroekologiari buruz unibertsitatean dauden formazioa eta
ikerketa eremuak zabaltzeko asmoz sortu da, proposamen politiko burujabe gisa ulertuta.
Horregatik, produkzio, banaketa eta elikagaien kontsumoaren eredu agroindustriala auzitan
jartzeaz gain, ikastaroak metodologia eta ikerketa ikuspegi barneratzaileak, parte-hartzaileak,
horizontalak eta eragile desberdinen (baserritarrak, feministak, popularrak, teorikoak, praktikoak,
eta abar) arteko jakintza partekatzea proposatzen du. Horrekin aitortu nahi da ezagutza sortzeko
dauden subjektu, forma eta espazioak anitzak direla. Ikastaro honen helburua da balioan jartzea
eta ezagutza sortzea nekazaritzatik eta nekazarientzat. Horretarako, La Via Campesinak
erabilitako formazio prozesu pedagogiko metodologikoak erabiltzen ditugu euskal errealitatera
gehituz eta egokituz.

Horregatik ikastaro honen bitartez Elikadura Burujabetzaren agendak nekazaritzaren eremua
gainditzea nahi dugu: ekoizpen, banaketa eta kontsumo ereduaren eraldaketarako apustua gizarte
osoari eragin eta dagokio. Ondorioz, eremu desberdinetako prozesu edota aktore sozial eta
instituzionalen arteko elkargunea, elkarrizketa eta eraikitako aliantzak ikastaroaren ezaugarri
bihurtzen dira. Euskal Herriko Elikadura Burujabetzaren eraikuntza kolektiboan aurrera egiteko
giltza da.

Ikastaro honen sorkuntzan lagundu duten elkarteak honako hauek izan dira: ETXALDE Nekazari
Mugimendua, EHNE-Bizkaia Nekazal Sindikatua eta HEGOA Gizarte Mugimenduen eta
Kooperazio Kritikoa Ikerketa Taldea -Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Garapen eta
Nazioarteko Kooperazioaren Ikerketa Institutua-.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: