AUDIOA: Patata, arabarra ala irlandesa?

Patata. Papa. Pome de terre. Potato. Kartofeln… zenbat izen dituen tuberkulu honek! Europarrek etxekotu egin dugu, eta geure egin dugu. Amerikako landare bat izanda, belgikarren sinbolo nazionala da, adibidez. Eta begira arabarrak! Zenbatetan esan diegun patatero!! Lurpean ezkutatzen da patata, eta hala ere, sekulako ospea du hemen lur gainean.

Entzun, entzun, Norteko Ferrokarrilan patataren inguruan aipaturiko hainbat bitxikeria, beheko ikonoan play eginez.

Iturria: aitzbitarte.wordpress.com

Advertisements

JAKINGARRIAK: Transgenikoen gida

Argitalpen ezberdinen artean, elikagai marka trangenikoen gida gorria eta berdea argitara eman du. Azalean klik eginez 5. edizioa ireki eta deskargatzeko aukera duzu.

Zer egin dezaket? Gogoan izan behar dugu erabakia gurea dela. Eta erabakitze horretan, kontsumo taldean gabiltzanok, garaiko eta bertako produktuen hautua egiten dugunean elikadura subirautza bultzatzen dugu!

BIDEOAK: Hazien bankua

Teknopolis programak Hazien Bankuari buruz Joseba Garmendiarekin eginiko Elkarrizketa

JAKINGARRIAK: Ura, arazo geoestrategikoa

Autoak gasolina behar du, baina lehenago, txoferrak URA behar du.

Ura arazo geoestrategikoa da, hau da gerrak sortzen dituen arazoa da. Uraren arazoa mintzagai izan zuen, Ekosfera programan, Iñaki Antiguedad EHUko hidrogeologia katedradunak.
Entzun beheko loturan!

EKIMENAK: Bakioko Bizilore

Biodibertsitatearen zaintzarako Bakiokoko Andrak Bizilore izeneko ekimena dute martxan 2006 geroztik.

Azpian entzun dezakezu Ekosfera irrati-programak egin dien entrebista

Interneten www.bizilore.org helbidean ematen dute beraien berri.