EKIMENA: Alternatiben OiHartzuna. Apirilak 16 (OIARTZUN)

Apirilaren 16ean, larunbata, Alternatiben Oihartzuna izeneko ekitaldia ospatuko da Oiartzunen, Alternatiben Herria iniziatibaren lekukoa hartuz.
Herritarrei alternatibak eskaintzea da egun osoko ekimen honen helburua: beste gizarte eredu bat eraikitzeko alternatibak, pertsona erdigunean jartzen dutenak.

Egun osoko egitaraua dago antolatuta, 11:00etan hasi eta 19:30ak arte, azoka, hitzaldiak, herri bazkaria, muxikoak, bertsolariak, …egongo dira.

alternatiben-oihartzuna-egitaraua

Animatu eta aldarrikapen, hausnarketa eta ospakizun egun honetara etorri !!!

EKIMENA: Errenteriako 1. azoka ekologikoa

AzokaKartelaWebIrailaren 12an, larunbata, Errenteriako Nekazaritza Ekologikoaren I. Azoka ospatuko da Gamon Zumardian. Bertan, Euskal Herriko baserrietako hainbat elikagai ekologiko ezagutzeko eta erosteko aukera izango da goizeko 10:00etatik 14:00ak arte.
Gainera, inguruko kontsumo taldeen eta Biolur Elkarteko informazio postuak ere bertan aurkituko dituzu: sortutako material didaktikoa, etxeko eta baserriko landare edo abereak zaintzeko liburu interesgarriak… eta elkarrekin lan egiteko aukerak.
Azoka egunean, Txintxarri Elkartean produktu ekologikoekin egin daitezkeen jaki goxoen sukaldaritza tailerra izango dugu. Lehenik, Biolur Elkarteko teknikariak Ekolapiko proiektua Errenteriako Uztargi Udal Haurreskolan nola jarri zen abian aurkeztuko du. Ondoren, haurreskolako sukaldariak azokan dauden produktuekin egin daitezkeen hainbat errezeta ezberdin prestatuko ditu.
Azokari buruzko informazio gehiago eskuratzeko eta parte hartuko duten ekoizleen zerrenda ikusteko, info +

Animatu!!!

IKASTAROA: Sagardoaren ekoizpena eta dastaketa

Sagardo dastaketa
IKASTAROA: Sagardoaren ekoizpena eta dastaketa, Guillermo Castaños enologoarekin.
NOIZ: Urtarrilaren 24ean, 9:00etatik 13:00etara.
NON: Oiartzun. Ugaldetxo auzoko auzo-lokalean (garai bateko Atamitx jatetxean).
PREZIOA: Doan.

Guillermo Castaños enologoak sagardoaren ekoizpen prozesua azalduko digu. Gainera sagardo mota ezberdinak dastatu ahal izango dira. Landuko diren gaien artean honako hauek daude:

  • Kalitatezko sagardoa, zer da?
  • Ekoizpenean zaindu behar diren urratsak.
  • Sagardoan agertu daitezkeen gaixotasunak.
  • Gaixotasunak nola sahiestu eta nola konpondu.

IZEN EMATEA: arraztalo@gmail.com / 634 25 46 70 / Arraztalo Elkartearen webgunean
EPEA: Urtarrilaren 20a arte.

OHARRA: partaide bakoitzak bere sagardoa ekar dezake dastaketa egiteko.

Ikastaroan edonork parte har dezake. Animatu!!!

Arraztalok Oiartzungo Txerri egunean parte hartuko du (abenduaren 20a, larunbata)

Txerri eguneko azoka Madalensoro frontoian izango da abenduaren 20an, 10:30tatik aurrera. Bertan, Arraztalok jarriko duen barazki eta jakien postuaz gain, hainbat ekoizle eta artisauen postuak egongo dira.
Ganadu feriya
Aurtengoan ganadu feri zabala eta anitza ikusteko eta gozatzeko aukera izango dugu, goizeko 9:00etatik aurrera: behiak, zaldiak, behorrak, oiloak, ahuntzak… Gainera, goizaren zehar haur eta gaztetxoen artean baserriko esnea banatuko da.
Jai giroa alaitzeko muxikoak izango dira herriko plazan 13:00etatik aurrera.
Eta jai eguna bukatzeko, Arditturrin, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Olentzeroren laguntzaileak menditik jaitsiko dira eta txondorretik ikatza aterako dute. Txondorraren inguruan gaztaina erreak jateko aukera izango da.

Abenduak 20 – Txerri eguneko egitaraua
txondorra-arditurrin_2014

Animatu eta zatoz Txerri eguna gozatzera!!!

EKIMENA: Hazi tailerra haurrentzat

Igandean, abuztuak 4, Oiartzungo Xanisteban jaietako baserritar egunean, haurrentzat hazi tailerra antolatu du Arraztalok Hazien Sareko kideekin batera.

hazien tailerra

Ekitaldia goizeko 11:00etatik 13:00etara izango da, Oiartzungo herriko plazan.
Tailerraren helburuen artean honakoak daude: hazien garrantziaz ohartaraztea, bertako baratzeetako espezieak hobeto ezagutzea eta hazitegia etxean nola egin jakitea.

Hazi tailerraz gain, Hazien Sarekoek informazio panelak jarriko dituzte, bertako haziari, bioaniztasunari eta transgeniari buruzkoak. Taillerra osatzeko, helduentzat haziei buruzko informazioa eta trukaketa gunea jarriko da.

Bestalde, 11:30-14:00 bitartean, azoka egongo da plazan. Bertan Arraztaloko barazki ekologikoak eta herriko gazta, ogia, arrautza …erosteko aukera izango duzu.

Animatu eta etorri Xanistebanetara!