BIDEOAK: Krisia ez, kapitalismoa deitzen da!

Advertisements

AUDIOA: Emakume baserritarrak, identitatea krisian

BIDEOA: Eduardo Galeanori elkarrizketa

Hitzegite aldera hitzegiten duen gizon honek, Eduardo Galeanok,
arrazoiak eta bihotzak bat egiten dutenean ze gauza eder esan daitezkeen erakusten digu. Utziko al gara geu ere hitzegiten, politikariek eta medioek esaten eta egiten dutena errepikatu gabe?

PD. Sol-eko mugimenduari inportantzia kentzen dioten guztiei dedikatua;
medioak eta politikariak egiten ari diren berbera egiten dutenei, alegia.

EKIMENAK: Apirila Igartubeitin

BISITAK: Irure Txiki baserrira (ERREZIL)

Pasa den ostegunean, irailak 30, Irure baserrian egin genuen hileko batzarra. Hantxe elkartu ginen Ane, Amaia, Iban, Urrategi, Pedro, Oier, Joxerra, Arrate eta Oier. Baratza ikusteko aukera izan genuen, ederra! Ta oiloak, txitak….

Iluntzearekin batera otarreko barazki bat aukeratu genuen (Kalabazina) eta errezeta ezberdinekin afaria prestatzeari ekin genion: kalabazin beteak, kalabaziña labean, kalabaziña tortillan… Sukaldean errezeta goxoak eginez ikasteko aukera paregabea izan genuen!

Mahaiaren bueltan, giro bikainean, mundua konpondu genuen eta olio eskaera ere egin genuen, ekilore olioa eta oliba olioa.

Bukatzeko, hurrengo bilera eguna zehaztu genuen: urriak 26, asteartea, 19:00, mendizaletan.

Azpeiti-Azkoiti inguruko norbaitek gure taldean parte hartzeko interesa badu etorri dadila ze taldea handitzeko aukera daukagu!

On egin!

Azpeitiko Mendizale Basherri Taldea

This slideshow requires JavaScript.