JAKINGARRIAK: Etxeko kontserbak bai, baina kontu handiz eginak

JAKINGARRIAK: Etxeko kontserbak bai, baina kontu handiz eginak

Jakiak ongi kontserbatzeko aholku praktiko eta erabilgarriak Mugaritzeko Dani Lasak emanak.

Iturria: Amarauna (Euskadi Irratia)

View original post

Advertisements

JAKINGARIAK: Perretxikuak arriskuan

Kutsadura handitu egin da, perretxikoen habitata hondatzen ari gara, zenbait biltzaileren saskiek ez dute hondorik eta perretxikoak arriskuan daude.

Heldu da udazkena, eta udazkenarekin, euria eta hezetasuna. Pentsatzekoa da, beraz, basoak perretxikoz gainezka egongo direla, giro hori komeni baita saskiak betetzeko. Perretxikoak ere agortu egiten dira, ordea, eta zenbait adituk ohartarazi dute espezie batzuk desagertzen ari direla gizakiaren erruz. Perretxikozale fina izateko, ez da aski onak eta txarrak bereizten jakitea, edo lekurik emankorrenak aurkitzeko gai izatea; horrez gain, arduraz biltzen eta kontsumitzen ere jakin behar da, gure jarduna iraunkorra izan dadin, horrela soilik bermatuko baitugu gerora ere gozatu ahal izango dugula perretxikoak bilduz eta janez.

Gauza bat ugari datorrenean, perretxikoak bezala datorrela esaten da, baina orain etorri direnak perretxikoen etsaiak izan dira. Kutsadura gero eta handiagoa da, perretxikoen habitata gero eta gehiago ari gara hondatzen eta zenbait biltzailek ikusten duten guztia harrapatu nahi izaten dute; ondorioz, zenbait espezie arriskuan daude, eta nekez aurki daitezke lehen ohiko ziren lekuetan. Hori gertatzen zaie, adibidez, onddo-zuriari (Boletus edulis), zizahoriari (Cantharellus), kuletoari (Amanita caesarea) eta San Martin zizari (Clitocybe geotropa).

Zer neurri har daitezke?

Neurrigabe ez biltzea eta ez kontsumitzea da irtenbideetako bat, eta salerosketarekin ez itsutzea. Mikologia elkarteek ere lagundu dezakete, eta jokabide egoki eta iraunkorrak hedatu zaleen artean. Biltzaile-espekulatzaile izateari utzi, eta mikologia zale izaten erakuts dezakete.

Perretxikoak modu ekologikoan biltzeko aholkuak

Hasieran, behintzat, zertan ari den ongi dakienarekin joan behar dugu mendira, perretxikoak modu iraunkorrean biltzeko eta kontsumitzeko borondatea duen norbaitekin. Arazoa zenbaterainokoa den jabetuta jokatzen duen zale batek kopuru txikiak bilduko ditu, berak edo etxekoek jateko adina. Ongi ezagutzen diren espezieak soilik bildu behar dira, egoera onean daudenak eta behar bezala handituak; gainerakoak hantxe utziko ditugu, dauden lekuan, baita toxikoak ere.

Errepide ertzean dauden perretxikoak ez dira hartu behar, eta lorategi publikoetan, meategietan, galdarategietan, aireportuetan eta erraustegietan hazten direnak ere hantxe uztea komeni da, kutsatuta egon baitaitezke. Desagertzeko arriskuan daudenak ere ez genituzke bildu behar.

Perretxikoak ongi moztea ere garrantzitsua da oso, hobeto iraun dezan eta zer perretxiko mota den argi bereizi ahal izateko: osorik moztu behar da perretxiko guztia, oin guztia aterata; ahalik eta ongien garbitu eta zumezko saski batean jarri, ez plastikozko poltsetan.

Ez da aski perretxikoak errespetatzea, haren inguru naturala ere zaindu behar da. Hondakinak jaurtitzea, lurra aratzea edo perretxiko bat atera eta zuloa tapatu gabe uztea kaltegarri izan daitezke, eta hurrengo urteko perretxiko sasoian antzeman daiteke hori. Zenbait espeziek, gainera, zuhaitza behar izaten dute sortzeko (trufak edo boilurrak, Lactarius deliciosus izenekoak edo Boletus edulis delakoak), harekin elkarlanean bizi izaten dira (mikorriza deitzen zaio harreman horri), eta, beraz, espezie horiei kalte egiten bazaie, basoari ere egiten zaio.

JAKINGARRIAK: Eguzkibegi ikastola, Laranja baten istoria

Kaixo lagunok!

Hona hemen istorio sano interesgarria: LARANJA BATEN ISTORIA. Uste baino eragin handiagoa ei dugu klima aldaketan eta planetaren arazoetan. Ikusi bestela laranjaren istorioa, ikusi.

BIDEOA BIDEOA: Garia ereiten berriro

Maria Luisa Intxaustik eta Julian Aranbarrik garia erein dute Sallobente/Ermuaran bailarako Ibarrenea baserrian. Orain dela 56 urte erein zuten azkenengoz. ‘Barren’ Elgoibarko aldizkariak erreportajea egin du.

View original post

Iruñeko Arantzadiko baratzeak leheneratu nahi ditu Arantzadi Auzolanean taldeak, baina lanean hasi zirenetik, udalak trabak besterik ez die jarri; herenegun, aitzurrak kendu zizkieten udaltzainek.

Iturria: Berria

Iruñeko baratzea izan da mendeetan Arantzadi, Arrotxapea eta Txantrea auzoen artean dagoen parkea. Hortik ateratako barazkiak izan dira hainbat iruindarren otordu, baina hori erabat alda daiteke udalak parkerako duen asmoa betetzen badu. Orain arteko ortuak kendu eta naturaren interpretazio zentro bat jarri nahi du bertan. Baratzeak orain bezala mantentzeko eskatu du Arantzadi Auzolanean taldeak, eta Aldaia etxe ondoko baratzea lantzen hasi dira.

85.000 metro koadroko eremuan eragitea da udalaren planaren asmoa, eta, egun dauden baratzeen ordez, lorategiak eta zuhaiztiak jartzea. Baina berdegunea ez eze, porlana ere ez da faltako parkean. Egitasmoaren arabera, eraikin berriak altxatuko dituzte parkean: barazkigintzaren interpretazio zentro bat eraikiko dute, horretarako dauden baratzeak suntsituz, eta bi aparkaleku handi eta bi noranzkoko errepide bat ere eginen dute.

Guztientzako baratzea

Baina inguruko jende…

View original post 334 more words