Tolosako Taldea

Orria osatzen, barkatu eragozpenak

kontaktua: tolosako@gmail.com

Hau da Toloako Kontsumo Taldearen txokoa. Azalpenak Motzean

Taldea , 21 kideek osatuta dago,  astelehenero jasotzen ditugu otarrak, tolosako zerkausi plazan, arratsaldeko 7tan.  Bilerak, hilean behin egiten dira, gai ezberdinak aztertzeko, eta ekintza ezberdinak prestatzeko.

Taldea osatze prozesua

Taldea, Tolosan izandako hitzaldi batzuen ostean, sortzen hasi zen,  hitzaldira azaldutako teknikari batzuk lagunduta eta ondoren, hainbat bilera eginda,  ekoizle desberdinen baserriak ezagutu genituen.  Azkenean, erabaki genuen ze ekoizleekin hasi eta nola, handik aurrera martxan da taldea.

Taldearen egitura

Taldean ardurak banatzea iruitu zaigu obena, beste batzuen artean:

-ekoizleei eskaerak egiteko

-bileretako aktak idazteko

-taldekide berriak arremanetan jartzeko

-bilera gela eskaera egiteko

-informatika gaik emateko

Ardurak, 6 hilabetero txandatzen joango dira, denon parte hartzea egon dadin.  Eta nola ez, taldean,  ekoizleak daude:

Baserritar nagusia: Begoña Aristi

Isastegi Goikoa izena du baserriak,  Aldaba Txiki auzoan kokatuta dago,  eta baratzak, baserri bueltan ditu, baita oilotegi, behitegi, soro eta larreak.

Baserritar laguntzaileak:

Aldaba ZaharGregorio Zuaznabar eta Fermin Murua

This slideshow requires JavaScript.


 

Motzean
Izena Tolosaldeko Kontsumo Taldea
Kontakturako tolosakoABILDUAgmail.com
Mezuak ikusi
Taldekideak 21
Ekoizleak 3
Kontsumitzaileak 18
Otarra jasotzea astero
Noiz astelehenetan, 19:00tan
Non zerkausin
Bilerak hilero

%d bloggers like this: