AUDIOA: Nekazariak (Agustín García Calvo – Radio 3)

Aspaldian izan den pentsalaririk libreen eta argienetakoa atzo hil (omen) zen.

Agustín García Calvo, idazle, filologo, itzultzaile, poeta…

Bere burua eta bere izena (eta izana) paretik kendu eta zentzu komunari hitzegiten uzteko abilezia berezia zuena. Radio 3 irratian 2 urtez saio bat gidatu zuen eta gai ezberdinen artean nekazariena ere landu zuen.

 Saioa honetan, nekazarien aldarrikapenak, nekazal prduktuen estandarizazioa, landa-herri eta hiri-metropolien arteko bereizketaren desagerpena, eta hainbat gai interesgarri komentatzen dira. Entzun!:

Advertisements

AUDIOA: Patata, arabarra ala irlandesa?

Patata. Papa. Pome de terre. Potato. Kartofeln… zenbat izen dituen tuberkulu honek! Europarrek etxekotu egin dugu, eta geure egin dugu. Amerikako landare bat izanda, belgikarren sinbolo nazionala da, adibidez. Eta begira arabarrak! Zenbatetan esan diegun patatero!! Lurpean ezkutatzen da patata, eta hala ere, sekulako ospea du hemen lur gainean.

Entzun, entzun, Norteko Ferrokarrilan patataren inguruan aipaturiko hainbat bitxikeria, beheko ikonoan play eginez.

Iturria: aitzbitarte.wordpress.com

AUDIOA: Emakume baserritarrak, identitatea krisian

AUDIOA: Orain barazkiei tokatzen al zaie?

Behi eroak, txinako oilaskoak eta orain barazkiak ??  Euskadi Irratian, ekainak 8-an Aintzane Ezturo (Azti) eta Paul Nicholson (Via campesina) egindako elkarrizketa interesgarria.  Honen denen atzean zer dagon? audio interesgarria (10min)

KLIK HEMEN ENTZUTEKO