EKIMENA: Errenteriako 1. azoka ekologikoa

AzokaKartelaWebIrailaren 12an, larunbata, Errenteriako Nekazaritza Ekologikoaren I. Azoka ospatuko da Gamon Zumardian. Bertan, Euskal Herriko baserrietako hainbat elikagai ekologiko ezagutzeko eta erosteko aukera izango da goizeko 10:00etatik 14:00ak arte.
Gainera, inguruko kontsumo taldeen eta Biolur Elkarteko informazio postuak ere bertan aurkituko dituzu: sortutako material didaktikoa, etxeko eta baserriko landare edo abereak zaintzeko liburu interesgarriak… eta elkarrekin lan egiteko aukerak.
Azoka egunean, Txintxarri Elkartean produktu ekologikoekin egin daitezkeen jaki goxoen sukaldaritza tailerra izango dugu. Lehenik, Biolur Elkarteko teknikariak Ekolapiko proiektua Errenteriako Uztargi Udal Haurreskolan nola jarri zen abian aurkeztuko du. Ondoren, haurreskolako sukaldariak azokan dauden produktuekin egin daitezkeen hainbat errezeta ezberdin prestatuko ditu.
Azokari buruzko informazio gehiago eskuratzeko eta parte hartuko duten ekoizleen zerrenda ikusteko, info +

Animatu!!!

Advertisements

EKIMENA: “Pintxo ta Mintzo” lehen sektoreari buruzko mahaingurua

Sin título
Urolab ekintzailetasuna sustatzeko eta ekintzaileei laguntzeko 2013an sortutako elkartea da. Elkarte edota foro ireki honetan, ekintzaile hasi berriei (edota buruan proiektu ekintzaileren bat duen edonori) hainbat gauza ukiezin eskaintzen diegu (aholkularitza, babesa, elkarlana, kontaktuak edo harreman-sarea, experientzia, e.a.).
Urolabek hurrengo ekainaren 19an, lehen sektorearen inguruko mahai ingurua antolatu du Arrua Beheko elkartean Pintxo eta Mintzo formatupean, eta bertan parte hartzeko gonbidatu nahi zaitugu.
Mahai ingurua girotzen laguntzeko, jan-edanean aritzeko aukera izango dugu partehartzaileok (baserritarrak, ekintzaile berriak, lehen sektorearen bueltan lanean ari diren eragile ezberdinak, gaiarekin interesa duen edonor…).
Horiek horrela, eskualdean, lehen sektorearen egoera ezagutuko dugu, ekoizle ezberdinen iritzia entzungo dugu etorkizuneko erronken inguruan, proiektu ezberdinen nondik norakoak ezagutuko ditugu…..
Ekitaldian parte hartu ahal izateko,  urolabtaldea@gmail.com helbidean eman behar da izena.
Elkartearen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu http://urolab.eus/ webgunean.

EKIMENA: Alternatiben herrixka

Ekainak 5ean, ostirala
 
Bizi! mugimenduko lagunek burutuko duten 
Baionatik datorren eta Europan zehar 5.000 kilometro egingo dituen bizibleta martxa gehituko gara Saguesen arratsaldeko 18:00tan,
Antiguan, 19:30etan harrera ekitaldia burutuko delarik.
 
Ekainaren 6a, larunbata, egun handia!
 
 Alternatiben Herrixka goizetik hasita, Matia kalean zehar,
 hitzaldiak, alternatiben azoka, haurrentzat jokoak, mural pintaketa, bazkari herrikoia, dokumentalak, …
eta hau guztia jai-giroan
 
ALDA DEZAGUN SISTEMA ETA EZ KLIMA!
 

Elikadura Burujabetza eta Agroekologia Ikertzen. Deialdia

 

m2896522Ba ote dago Elikadura Burujabetzan eta Agroekologian euskal ikertzaile sare bat sortzerik?
Eibarren, 2015eko ekainaren 17an.
UEUren 43. Udako Ikastaroen barne.
Azalpena eta helburua
Euskal Herrian ez gara gutxi Agroekologiari eta Elikadura Burujabetzari loturiko gaietan ikertzen gabiltzan pertsona, talde, elkarte edota eragileak. Diziplina askotatik ibili ere. Elkarren artean konexioak egon badaude, baina lotura estuagoak falta dira, elkar hobeto ezagutzea eta kolaborazio esparruak sortzea edo indartzea. Zein gaietan ari gara ikertzen eta sakontzen?
Posible ote da arlo garrantzitsu honen bueltan ikerketen mapa on bat egin eta ikerlariak artikulatzea? Horixe da jardunaldiok duten helburu nagusia: espazio bat sortzea arloaren bueltako ikerlariok bildu, ikerketa ezberdinak labur aurkeztu, eta elkarrekin gogoetatu zeintzuk izan daitezkeen etorkizunean kolaboratzeko bideak eta ikerlariak saretzeko aukerak.
Nori zuzendua “Ikerketa” hitzak zentzu zabala izan dezake. Jardunaldi hauetara bildu nahi ditugu bereziki elikadura burujabetza edota Agroekologia lan ardatz iraunkor dutenak, edo izan nahi dutenak (halere, kontuan hartuko dira arloan ikerketa puntualen bidez sartu-irtenak egin dituztenak ere). Izan ere, topagune hau lehen pauso gisa ulertzen dugu, lehen hurbilpen bat nor zertan gabiltzan identifikatzeko, eta hortik aurrera kolaborazio esparruak irekitzeko; baita ikerlariok saretzeko bideak aztertzeko ere.
Nola ulertzen dugu Agroekologia eta honi loturiko ikerketa? Ikerketaren ahalduntze ikuspegia dugu oinarri, helburu dugu elikadura burujabetzaren aldeko praxiak boteretzea, eta ikerketa egitasmoak sektoreko eragileekin —baserritarrekin eta hauen erakundeekin— pentsatu, konpartitu eta garatzeko asmoarekin egiten dugu bat. Agroekologia zientzia da, teknika sorta gisa ere uler liteke, baina gizarte alternatiba ere bada. Ekoizpen alternatibo gisa ulertzen dugu batetik, alternatiba politiko gisa bestetik.

Non: Markeskoa Jauregia, Eibar (UEUren egoitza)
Noiz: Ekainak 17, asteazkena.
Ordutegia: 9:00-18:30. Markeskoan bertan bazkaria: pintxo ekologikoen dastaketa,
Artausoren eskutik.
Nola: Jardunaldia bi zatitan egituratuko da:
1. Goizeko saioa, Ikertzaileen komunikazio laburrak: Ikerlari edo ikertalde bakoitzak 12 minutu izango ditu ikerketa azaltzeko: zertan datzan, ze metodologia, zein fasetan dagoen, eta zein emaitza espero den. Ikerketa bukatuta baldin badago, ondorio eta gomendioetan zentratzea eskatzen da.
2. Arratsaldeko saioa, “Gogoeta gidatua”, ondoko gaiaren bueltan: Ba ote dago elikadura burujabetzaren eta agroekologiaren bueltan euskal ikertzaile sare bat sortzerik?

KOMUNIKAZIOAK AURKEZTEKO DEIALDIA:
Komunikazioak bidaltzeko ondorengo formatua jarraitu behar da:

Izenburua: Lanaren izenburua.
Egileak: izen eta abizenak.
Datuak: ikerketza zentru, talde, erakunde, lanbide…
Laburpena: gehienez 250 hitz iznago dituen laburpen bat.
Harremanetarako kontaktua: helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa,…
Ikerketa arloa: lanaren ikerketa lerroa, antolakuntzatik proposaturiko bat. Ondoko arloak bereiztuko dira:
Ikerketa arloak
1. Elikadura burujabetzaren aldeko subjektuak.
2. Lurralde identitatea, tokiko ezagutza eta baliabide endogenoak.
3. Nekazaritza, aldaketa klimatikoa eta biodibertsitatea nekazaritza sistema iraunkorretan.
4. Agroekofeminismoak.
5. Elikadura burujabetzarako esparru ekonomikoak: tokiko merkatuak, merkaturatze bide laburrak
eta sare solidarioak.
6. Elikadura burujabetzaren aldeko politika publikoak.
7. Tokiko garapen eredu agroekologikoa.
8. Komunitategintza eta metodologia parte-hartzaileak dinamizazio agroekologikoan.
9. Elikadura burujabetza eta herri-hezkuntza.
10. Elikadura Burujabetza eta Nazioarteko Elkartasuna.
11. Besteak.
Oharrak:
• Jardunaldia euskaraz izango da eta komunikazioak ere euskaraz aurkeztu behar dira.
• Ikertzaile batek edo talde batek ikerketa lerro bat baino gehiago lantzen badu komunikazio bat baino gehiago bidali dezake. Bestela, ikerketa lerro bateko ikerketa nagusia aurkeztea gomendatzen da, aipatzeko aukera izanik arloan jorratu diren edo jorratzen dabilen beste proiektu edota ikerketa batzuk.
• Komunikazioak bidaltzeko epea: 2015eko maiatzaren 4tik 24ra.
• Bidali ondorengo helbidera: a.latatu@ueu.eus (Ainhoa)
• Aurkezpenen zerrenda osatuko da eta parte hartzaile guztiei bidaliko zaie. Norbere
aurkezpena egiteaz gain, eskatzen da egun osoan parte-hartzea jardunaldian.
Antolaketa Taldea
Joseba Azkarraga, UPV-EHU
Mirene Begiristain, UPV-EHU
Gonzalo Fernandez, HEGOAMERIKAKO TRANSNAZIONALEN BEHATOKIA
Ainhoa Latatu, UEU
Argibideak: Ainhoa Latatu. 943 82 14 26. a.latatu@ueu.eus

info +

EKIMENA: Basherri Sareko kamixetak salgai!

Lor ezan/ezak hire Basherri Sareko kamixeta!

Basherri Sareko kamixetak

Egin hire aukera!
Emakumeak/Gizonezkoak
Koloreak: berdea, gorria, horia, marroia. Prezioa: 8 euro
Umeak
Koloreak: berdea, urdina, horia, marroia. Prezioa: 5 euro

Neurriak: S, M, L, XL

Eskaerak egiteko bidali ezan/k mezu bat basherriak@gmail.com helbidera edo deitu 615 76 70 86 telefonora.