FORMAZIOA: Nekazaritza Regeneratiboa

Advertisements

FORMAZIOA: Baratza planifikazio ikastaroa

Ikastaroaren izenburua: “Baratza planifikazio ikastaroa”

Data: 2012ko Otsailak 2,3 (ostegun eta ostirala)

Tokia: Azpeitiko EHNEren bulegoan

Odutegia: 9:00 – 14:00

Irakaslea: Miguel Arribas

Prezioa: Dohainik

Antolatzailea: Gipuzkoako EHNE

Nori zuzendua: BasHerri talde baterako barazki otarrak ekoiztu nahi duenentzako

Izena emateko: 943 654281 (Maider) ; ebel@ehneg.net

PRODUKTUAK: Aza AROA

Azaroa hilabetea gaztelaniaz itzultzerakoan “Tiempo de coles” itzuli beharko genuke. Baina azaroan azez gain beste hainbat produktu eskura genitzake:

Borraia: Borrago officinalis. Uzta: hostoa.

  • Lur guztietara erraz egokitzen den landarea da, nahiz eta buztin pixka bat eta hezetasuna gogoko izan.
  • Erein: Ondo landutako lurrean (behar-beharrezko baldintza) martxoapirilean eta abuztu-irailean erein, 30 cm-ko tartea duten erroiletan.
  • Lanak: Landaretxoak zertxobait hazitakoan garapenik onenekoak aukeratu eta besteak kendu. Hasieran jorraldi ugari eman behar zaio borraiaren lur-sailari, landareak indartu arte. Landare-erroilei itsatsirik simaur-berri pilak jarri, honen beroak landareak babes ditzan. Hori beharrezkoagoa da uda-partean ereindakoen kasuan.
  • Uzta: Hostoak hazi ahala bildu.

Angurria: Spinacia oleracea. Uzta: hostoa.

  • Eguraldi bero eta lehorrekin azkar loratu eta haziak ematen ditu (tontortu esan ohi dena). Aldiz, neguko izotzak erraz jasango ditu. Lur aberatsa behar du, baina inoiz ez ongarri organiko berririk hartuberria den lurretan.
  • Erein: Urte osoan erein daiteke, baina bi garaitan hasterazi ohi da espinakaren zikloa: udaberri hasieran, lurra berotzen hasten denean eta iraila-urrian lurra oraindik bero dagoenean. Lehen kasuan seguruenik udan tontortu egingo du. Bigarrengoan, udazkeneko ereintzan alegia, uda arte luzatuko da uzta.Uzta 25-30 cm-ko tartea duten erroiletan. Gramo bat hazirekin (100 ale) 3 cm2 ereiteko adina dugu.
  • Lanak: 10 cm-ko tartea utziz, gutxi gorabehera, landare onenak aukeratu eta kaxkarrenak kendu. Erein ondoren askotan ureztatu ondo erne dadin eta tontortu ez dadin. Espinaka-saila belarrez garbi edukitzeko behar adina jorratu.
  • Uzta: Erein ondoren 60-75 egunera uzta biltzen hasi daiteke. Bi eratara bildu ohi dira espinakak: landarea osorik hartuz edo bildualdi bakoitzean landare bakoitzari kanpo aldeko hosto handienak kenduz. Metro karratuko kilo t’erdiko uzta izaten da.

Iturria: aitzbitarte.wordpress.com

EKIMENAK: Bidean dira II. BASHERRI TOPAKETAK !!

BASHERRI TALDEEN II TOPAKETAK 2011- USURBIL

 

Iazko topaketetan parte hartzaileek eskatu zuten bezala, eta talde berri asko sortu direla ikusita, aurten ere ari gara bigarren bat prestatzen!

Basherri talde guztietako kideak bertan egongo diranez, aukera paregabea izango da:

– Bakoitza bere txokotik eta ahal duen neurrian egiten ari dena konpartitzeko,

– Beste taldeak nola funtzionatzen duten ezagutzeko: planifikazioa nola egiten dute? ze produktu dauzkate? nola antolatzen dira?…

– Gure artean ezagutzeko eta aurrez aurre egoteko aukera izateko,

– Baserrian istalatzeko asmoa badezu, merkaturatze (edo gizarteratze) bide berri hau ezagutzeko,

Anima zaitez!

Izena emateko: ebel@gmail.com (Maider)

 

PD. Non egingo den erabaki gabe dago, sugerentziarik?

 

 

 

FORMAZIOA: Hazi eta Landare Ekologikoen Auto-ekoizpena

Ikastaroaren izenburua: “Hazi eta landare ekologikoen auto-ekoizpena”

Data: Urriak 14,15

Tokia: Leunda Berri Baserria (Beizama)

Ordutegia: 9:00 – 14:00

Irakaslea: Zaira del Rio

Prezioa: Dohainik

Antolatzailea: EHNE

Izena emateko: 943 654281 (Maider) ; ebel@ehneg.net

Kartela: Hazi ta landare autoekoizpen ikastaroa.doc