HEDABIDEAK: BasHerri Taldea (Berria egunkarian agertutakoa)

https://i1.wp.com/3.bp.blogspot.com/-KjrcfNp7KMY/T6AgKJccYOI/AAAAAAAAAHU/9RjyukrQ6sk/s1600/BergaraKontsTaldeak.jpg

2012-12-01

Elikadura. Eko-tik

Basherri taldea

Aiora Beristain

Asteroko otarrea jasotzen dudanez, kontsumitzaile gisa Kontsumo Taldeen inguruan idazteko eskatu didate, baina zer dakit nik Kontsumo Taldeen inguruan? Astero, leku, egun eta ordu berean otarrea jasotzen dudala. Norbaitek ezin badu ordu eta leku horretan jaso, badugu lokaltxo bat ahal duenean jasotzeko. Edo baserritarrari deituz gero, beranduago, hurrengo egunean… baserritik pasatu daiteke jasotzera. Baina, egia esan, baserritarrari, azokan, taldeak hitzartutako egun eta orduan, zuzenean jasotzeak badu bere xarma; besteei banatzen ari den bitartean eta ilaran zain zaudela taldekideekin hitz aspertutxo bat izan dezakezu, eta astero errezeta berririk ateratzen ez bada ere, noizean behin sorpresatxoak izaten dira; gogoan dut, iaz, kalabaza pila bat egon zela eta ez nekiela zer egin hainbeste kalabazarekin, bada hor agertu ziren ideiak: kalabaza marmelada, oinarrian orea beharrean kalabaza duen pizza… Zenbat aurkikuntza otarra dela eta! Bazenekiten erremolatxarekin bizkotxoa egin daitekeela? Eta arbia pataten antzera sukalda daitekeenik? Eta errefautxoak zer diren? Egia esan, errefautxoen aurkikuntzarik gabe ere bizi nintekeen, baina orain, behintzat, badakit ez zaizkidala gustatzen. Baita Joxe Marik, gure baserritarrak ere, gizajoari errefautxoak otarrean agertu bakoitzean gogorarazten baitiot ez ditudala gustuko eta gehiago ez landatzeko!
Post hau irakurtzen jarraitu

Advertisements

ARTIKULUA: I.Agoekologia jardunaldiak Hitzan

ARKUPEAN gehigarrian erreportaia! I. Agroekologia jardunaldiak

HITZAko Arkupean gehigarrian atera den erreportaia duzue hemen azpian…

Gogoratu GAUR hasiko direla jardunaldiak, “La patata ideal” hitzaldiarekin.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, osasuna, autogestioa eta agroekologia!!

eta umore ONA!!! ;-)

TXINGURRI HOTSAK: Guardaplata basherri taldea

[Guardaplata basherri taldeari elkarrizketa]

Txingurri hotsak agroekologiari buruzko saioa da. Antxeta Irratia eta Pausumediak ekoiztuta.

Guardaplata basherri taldeko nekazariekin hitz egin dugu. Haritz eta Adurrek beraien egitasmoa azaldu digute.

HEDABIDETAN: Sasoian sasoiko sukaldaritza

BERRIA egunkariko bazkide garen Basherrikideak zorionekoak!

Sasoian sasoiko produktuez betetako otarra jasotzen dugulako batetik.

Bestetik prezio erdian sukaldaritza bilduma hau jaso genezakeelako!

Baina lasai. Berriako bazkide ez zareten BasHerrikideak baduzue bilduma hau jasotzeko aukera: lehendabizi BERRIAkide egin eta gero eskatu.

Era guztietara mugi zaiztezte! Abenduaren 11ean bukatzen baita pagotxa!

HEDABIDETAN: Baratzatik etxera zuzenean

Iturria: Aitzbitarte

Hemen duzue DV-k BasHerri taldeei buruz egindako erreportaia.

De la huerta directo a casa

Jakizue, artikulua publikatu zen egunean marka guztiak hautsi zituela basHerri blogak, 2000 bisita inguru izan zituen! Bejondeizula Pedro! Lan zoragarria egiten ari haiz!