MAHAI-INGURUA: Jaten duzunaz jabetzen al zara?

Mahai-inguruko kartela

Jaten duzunaz jabetzen al zara? Jaten duzunaren jabe al zara?

Ostegun honetan, uztailak 2, Oreretako Txintxarri Elkartean 19etan elkartuko gara gaur egungo Nekazaritza eta Elikadura sistemak aztertzeko, alternatibak ezagutu eta herri mailako dinamika bat sortzeko.

Mahai-inguruko gonbidatuak:

  • Eneko Viñuela (VSF Herrien Bidezko Elikadura elkarteko koordinatzailea)
  • Leo Argote (Basherri Sareko kidea)

Animatu, guztion ekarpenak behar ditugu-eta!!!
Gure kontu pintxo burujabeak!

Advertisements

HITZALDIA: “Bizi baratzea” liburuaren aurkezpena

Sin título

JAKOBA ERREKONDO HIZLARIAREN

LIBURUAREN AURKEZPENA,

Galderak eta zalantzak zuzenean argitzeko aukera

  • AZKOITIKO ELKARGUNEAN
  • Ekainaren 4a, OSTEGUNA
  • 18:30etatik AURRERA

Antolatzailea: Oreka Bioelkartea

HITZALDIA: Elikadura Burujabetzaren aldeko EEBBtako esperientziak

Sin título

(Food First) EEUU-ko Leonor Hurtado-kin Hitzaldia
 
“Elikadura eskubidearen aldeko alternatibak eta borroka esperientziak, Elikadura Subirautzaren Ikuspegitik”
Krisi egoera honek aurrez-aurre jartzen digu elikaduraren txirotzearen arazoa, berriz ere elikaduraren eskubidea ezinbesteko helburua bihurtzen da. Eskubide hau bermatzea elikadura subirautzaren bitartez emango da, baldin eta gure elikaduraren kontrola berreskuratzen badugu.
Leonor Hurtadok, FOOD FIRST Ipar Amerikako erakundeko kideak, elikaduraren txirotzeari aurre egiteko sortu diren alternativa praktikoen berri emango digu. EEBBtan ematen ari diren borroka esperientzien berri emango digu eta nola elikadura subirautzari esker ari diren garatzen elikadura eskubiea bermatzeko ekintzak.
Otsailaren 24ean, 18:30tan
Donostiako Okendo Kultur Etxean

* Leku mugatua, asistentzia konfirmatu: elkartruke@yahoo.es

 

HITZALDIA: Iparraldeko AMAP erosleen sarea

kartela3AKOP (2)

Eguna: Urriak 8, asteartea

Ordua: 18:30

Tokia: Elkargunea (Azkoitia)

Hizlaria : Véronique de la Devèze.
Baionako Polo Beyris auzoko AMAP erosle taldearen kidea

Zehaztasunak:
AMAP erosle talde hori 2005-ko azaroan sortu zen eta gaur egun 80 bat kontsumitzaile biltzen ditu.

10 bat laborariekin partaidetzan da, denak laborantza biologikoan direnak : baratzezaina eta arroltzeak, esnekiak, ogia, oilaskoa, behikia, ardi gasna eta bildoskia, xerrikia, sagarrak/kiwi, eztia/landareak…

Taldea zinez ongi antolatua da eta gogoeta sakonak eraman ditu :
– Taldearen antolaketa : 3 laguntzailetatik 15 laguntzailetako talde batetara pasatu da ibilmoldea, beraz lana partekatzen dute.
– Baserritararekin elkartasuna : baratzezainak kalteak ukan dituelarik joan dira laguntzera eta diru bilketa bat egin dute, “La Table du soir” neguan beharrunantak direnei afariak eskaintzen dituen elkarteari haragia eman diote, landetan diren soberakinak sukaldatzea aipatu dute,…
– Inter AMAP: Taldeko kide batzu kolektibo honen bultzatzaileak izan dira : lurra zaintzeko ere bai (Lurzaindia),…

Informazio gehiagoAMAP aldizkaria  edo http://www.amap-aquitaine.org/

EKIMENAK: Haziera – Hazien Artxiboa proiektuaren aurkezpena

xtina
HAZIERA. Hazien artxiboa

Talde eta eragileentzako aurkezpena. Otsailak 6, asteazkena, 19:00etan
Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean

Saio honetan Haziera egitasmoa aurkeztuko da. Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean kokatuko den hazi-artxibo honek balioa eman nahi die duela 10.000 urte baino gehiagotik gizateria elikatu eta munduaz mosaiko ekologiko eta kultural egin duen aniztasuna aberastu duten elementu horiek, haziak alegia.

Bilera hau proposatzen zaie gertueneko kontsumo taldeei eta bestelako eragileei, orain arte eginiko bidea azaltzeko, baina baita etorkizunerako lan-dinamikak eta posizioak komunean jartzeko ere.

Bertan elkar ikustea espero dugu. Ondo izan!