Elikadura Burujabetza eta Agroekologia Ikertzen. Deialdia

 

m2896522Ba ote dago Elikadura Burujabetzan eta Agroekologian euskal ikertzaile sare bat sortzerik?
Eibarren, 2015eko ekainaren 17an.
UEUren 43. Udako Ikastaroen barne.
Azalpena eta helburua
Euskal Herrian ez gara gutxi Agroekologiari eta Elikadura Burujabetzari loturiko gaietan ikertzen gabiltzan pertsona, talde, elkarte edota eragileak. Diziplina askotatik ibili ere. Elkarren artean konexioak egon badaude, baina lotura estuagoak falta dira, elkar hobeto ezagutzea eta kolaborazio esparruak sortzea edo indartzea. Zein gaietan ari gara ikertzen eta sakontzen?
Posible ote da arlo garrantzitsu honen bueltan ikerketen mapa on bat egin eta ikerlariak artikulatzea? Horixe da jardunaldiok duten helburu nagusia: espazio bat sortzea arloaren bueltako ikerlariok bildu, ikerketa ezberdinak labur aurkeztu, eta elkarrekin gogoetatu zeintzuk izan daitezkeen etorkizunean kolaboratzeko bideak eta ikerlariak saretzeko aukerak.
Nori zuzendua “Ikerketa” hitzak zentzu zabala izan dezake. Jardunaldi hauetara bildu nahi ditugu bereziki elikadura burujabetza edota Agroekologia lan ardatz iraunkor dutenak, edo izan nahi dutenak (halere, kontuan hartuko dira arloan ikerketa puntualen bidez sartu-irtenak egin dituztenak ere). Izan ere, topagune hau lehen pauso gisa ulertzen dugu, lehen hurbilpen bat nor zertan gabiltzan identifikatzeko, eta hortik aurrera kolaborazio esparruak irekitzeko; baita ikerlariok saretzeko bideak aztertzeko ere.
Nola ulertzen dugu Agroekologia eta honi loturiko ikerketa? Ikerketaren ahalduntze ikuspegia dugu oinarri, helburu dugu elikadura burujabetzaren aldeko praxiak boteretzea, eta ikerketa egitasmoak sektoreko eragileekin —baserritarrekin eta hauen erakundeekin— pentsatu, konpartitu eta garatzeko asmoarekin egiten dugu bat. Agroekologia zientzia da, teknika sorta gisa ere uler liteke, baina gizarte alternatiba ere bada. Ekoizpen alternatibo gisa ulertzen dugu batetik, alternatiba politiko gisa bestetik.

Non: Markeskoa Jauregia, Eibar (UEUren egoitza)
Noiz: Ekainak 17, asteazkena.
Ordutegia: 9:00-18:30. Markeskoan bertan bazkaria: pintxo ekologikoen dastaketa,
Artausoren eskutik.
Nola: Jardunaldia bi zatitan egituratuko da:
1. Goizeko saioa, Ikertzaileen komunikazio laburrak: Ikerlari edo ikertalde bakoitzak 12 minutu izango ditu ikerketa azaltzeko: zertan datzan, ze metodologia, zein fasetan dagoen, eta zein emaitza espero den. Ikerketa bukatuta baldin badago, ondorio eta gomendioetan zentratzea eskatzen da.
2. Arratsaldeko saioa, “Gogoeta gidatua”, ondoko gaiaren bueltan: Ba ote dago elikadura burujabetzaren eta agroekologiaren bueltan euskal ikertzaile sare bat sortzerik?

KOMUNIKAZIOAK AURKEZTEKO DEIALDIA:
Komunikazioak bidaltzeko ondorengo formatua jarraitu behar da:

Izenburua: Lanaren izenburua.
Egileak: izen eta abizenak.
Datuak: ikerketza zentru, talde, erakunde, lanbide…
Laburpena: gehienez 250 hitz iznago dituen laburpen bat.
Harremanetarako kontaktua: helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa,…
Ikerketa arloa: lanaren ikerketa lerroa, antolakuntzatik proposaturiko bat. Ondoko arloak bereiztuko dira:
Ikerketa arloak
1. Elikadura burujabetzaren aldeko subjektuak.
2. Lurralde identitatea, tokiko ezagutza eta baliabide endogenoak.
3. Nekazaritza, aldaketa klimatikoa eta biodibertsitatea nekazaritza sistema iraunkorretan.
4. Agroekofeminismoak.
5. Elikadura burujabetzarako esparru ekonomikoak: tokiko merkatuak, merkaturatze bide laburrak
eta sare solidarioak.
6. Elikadura burujabetzaren aldeko politika publikoak.
7. Tokiko garapen eredu agroekologikoa.
8. Komunitategintza eta metodologia parte-hartzaileak dinamizazio agroekologikoan.
9. Elikadura burujabetza eta herri-hezkuntza.
10. Elikadura Burujabetza eta Nazioarteko Elkartasuna.
11. Besteak.
Oharrak:
• Jardunaldia euskaraz izango da eta komunikazioak ere euskaraz aurkeztu behar dira.
• Ikertzaile batek edo talde batek ikerketa lerro bat baino gehiago lantzen badu komunikazio bat baino gehiago bidali dezake. Bestela, ikerketa lerro bateko ikerketa nagusia aurkeztea gomendatzen da, aipatzeko aukera izanik arloan jorratu diren edo jorratzen dabilen beste proiektu edota ikerketa batzuk.
• Komunikazioak bidaltzeko epea: 2015eko maiatzaren 4tik 24ra.
• Bidali ondorengo helbidera: a.latatu@ueu.eus (Ainhoa)
• Aurkezpenen zerrenda osatuko da eta parte hartzaile guztiei bidaliko zaie. Norbere
aurkezpena egiteaz gain, eskatzen da egun osoan parte-hartzea jardunaldian.
Antolaketa Taldea
Joseba Azkarraga, UPV-EHU
Mirene Begiristain, UPV-EHU
Gonzalo Fernandez, HEGOAMERIKAKO TRANSNAZIONALEN BEHATOKIA
Ainhoa Latatu, UEU
Argibideak: Ainhoa Latatu. 943 82 14 26. a.latatu@ueu.eus

info +

Advertisements

JARDUNALDIAK: Basherri Sareko Barne jardunaldiak!

Imágenes integradas 1

 Basherri Sarean gaur egun bizi dugun errealitatea aztertzeko Barne Jardunaldi batzuk antolatzea pentsatu dugu, Sarearen inguruan hausnartzeko eta gerora begirako norabidea zehazteko.

Gipuzkoa mailan funtzionatzen dugun sare bat izanik eta mugimendu honen atzean hainbeste jende egonik seguru gaude guztion artean antolatuz indar gehiagorekin eragin genezakeela. Sarean dugun dibertsitate eta pentsatzeko modu desberdinekin aurrera bide sendoagoa eraiki dezakegula.

Horregatik gonbidatzen zaituztegu Barne Jardunaldi hauetara, batik bat eta guztiaren gainetik elkarrekin egon eta gozatzeko gogoa dugulako.

Honako egitaraua izango dugu:

9:30tan Harrera
10:00tan Balentziko SPG (Sistema Participativo de Garantías) esperientzia
10:30tan Dinamika_Basherri Sarearen inguruko gogoeta
11:30tan Hamaiketakoa
12:00tan Osoko bilkura eta lehentasunen identifikazioa
14:00tan Bazkaria
16:00tan Dinamika_Etorkizuneko bidea diseinatuz…

Egun osoko jardunaldiak izango direnez bazkaria izango dugu, komeniko litzateke asistentzia konfirmatzea bazkaltzeko zenbat izango garen jakiteko.

Lekua: Beizamako aterpetxea
Eguna: Azaroaren 29a, larunbata
Ordua: goizeko 9:30tan

JARDUNALDIAK: Donostia ez dago salgai! 2016 desokupatu

Sin título
“DONOSTIA EZ DAGO SALGAI! 2016 DESOKUPATU”
EZTABAIDA JARDUNALDIAK:
Datorren urriaren 18an, larunbatarekin, “DONOSTIA EZ DAGO SALGAI! 2016 DESOKUPATU” izenburupean antolaturiko jardunaldiak hasiko dira, hain zuzen ere 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren kariaz Donostian  indartzen den hiri-ereduari buruz jendartean eztabaida bultzatzeko eta hedatzeko asmoz. Helburu hori aurrean, hainbat mahainguru, proiekzio eta kale ekintza egingo dira udazkenean zehar, besteak beste hiriaren komertzialiazioa, turismo masiboa eta kulturaren merkantilizazioa eztabaidagai jarrita. Hori dela eta, eztabaidagune gisa planteatzen diren jardunaldi hauetan partehartzeko dei egin nahi diogu jende guztiari, kritika eraikitzeko eta ekimen berriak sustatzeko aukera emanez.
 Gure ustez, 2016ko Europako Hiriburutza lehenik eta behin hiriaren kometzializaziorako tresna bat da, Donostia salgai bihurtzeko “marka”, sustapen turisikoari begira narbarmenki. “Kultura” amua da, espazio urbanoa eta hiria salgarri bihurtzeko. Horrenbestez, Donostia 2016 hirigunearen erabateko merkantilizazioa bizkortzeko baliatzen duten irudi komertzial bat da, eta gertakari honek, hiri-ereduari dagokionean, kapitalismoak markatzen duen norabidean sakontzea eta desberdinkeriak areagotzea dakar berekin. Bestalde, modu finago batean, Kultur Hiriburutza hiriko mugimendu sozialak neutralizatzera daraman benetako harrapagailu bat da: izan ere, Donostia 2016 inguruan “pizgarri” ekonomiko mordo baten bitartez eragiten duen sare klientelar bat sortzen ari da, ekimen hiritarrak eta talde sozialak enpresekiko eta instituzioekiko kolaborazio-kultura batean murgilduz. Ondorioz, kulturaren erretorikaren azpian, oinarrizko herri-mugimenduen espazioa usurpatu eta beren gaitasunak merkatu-gizartearen moldeetara ekartzeko asmoa nabaria da.
Arrazoi hauek eta beste askorengatik, 2016 ez da gure espazioa eta inposatzen diguten marka hori desokupatzeko proposatzen dugu, erantzun konkretuak nahiz eredu desberdinak eraikitzeko. 2016 desokupatu, beraz,  borroka (kontra)kulturala berreskuratzeko aldarria da, harreman ez-merkantilistak eta ondasun komunen defensa oinarritzat hartuz, konformidadea eta errentagarritasunezko makineria eragozteko.
Hortaz, jardunaldietan zuen parte hartzea espero dugu eta deialdi honen berri zuen inguruan ematea eskatzen dizuegu. Kartel bat bidaltzen dugu (azaroaren 1era bitarteko ekintzekin). Aurrera begira, egitaraua zabalik dago proposamen berriak egiteko.
Harremanetarako: 2016desokupatu@gmail.com
EGITARAUA:
 
Urriak 18 Larunbata:
17’00etan: Hitzaldiak eta eztabaida, Europako Kultur Hiriburutza eta hiri-eredua:
Andeka Larrea: “DSS2016EUeta euskal hirien kasua : Imajinario urbanoak, marketinga eta hiriaren berrasmaketa”
Thomas y Fabien: “LILLE-2004: FESTA AMAITU DA: 2004ko Europako Kultur Hiriburutzaren ondoren Lillek jasandako eraldaketa ekonomiko eta urbanoa eta Berdeen papera”
19’30etan: Luntxa
20’00h: Pierre Vissler clownaren bakarlana (Zuberoa): No Future.
Tokia: Kortxoenea Gaztetxea (Gros-Ulia auzoa, K/Indianoenea 16).
Andeka Larrea imajinario urbanoen inguruan arituko da eta marketingak hirien narratiba nahiz irudikari hegemoniko berriak nola sortzen eta inposatzen dituen azalduko du (DSS2016EU bezalako gertakari baten kasuan nabarmenki). Irudizkoa den Euskal Hiria delakoan bildu nahi dituzten euskal hiri desberdinen artean parekotasunak eta alderaketak egingo ditu. Horren aurrean galdera bat: posible ahal da kanpotik ezarrita datorren imajinario horri jendarteak beste irudikari bat kontrajartzea?   Andeka Larrea Bilbao y su doble eta Euskal Hiria. Reflexiones sobre la ciudad y las ciudades vascas liburuen egilea da.
Donostia 2016 izan daitekeena aurreratuz, Lille-ko bizilagun Thomas eta Fabienek (2004ean Europako kultur hiribu izandakoa, Frantziako iparraldean) beren hiriak 2004 urteaz geroztik jasandako eraldaketa ekonomiko eta urbano itzela kontatuko digute.  “Lille 2004” hiriburutzak hiriaren merkantilizazioa nola azkartu eta teknologia berrien menpe jarri duen azalduko dute, baita Berdeek prozesu honetan jokatu duten papera argitu ere. Agian antzekotasun bat baino gehiago antzemango dugu, gure kultura herrikoien suntsiketa komertzialeko negozio horrek zertan datzan hobeto ulertzeko. Thomas y Fabien La fête est finie eta L’enfer vert libruen egileak dira.
 
Pierre Vissler clownaren bakarlana (Zuberoa, Montori). No Future gizon bat eta bere doblearen arteko gatazkaren istorioa da. Egunez egun egiten dugunari begirada bat ematea proposatzen digu. Clownak ezin ditu bere sentimenduak izkutatu eta ez da inon bere lekuan sentitzen…
Urriak 24 Ostirala:
21’00etan: BYE BYE BARCELONA dokumentalaren proiekzioa, konstituzio plazan.
Bye Bye Barcelona kataluniako hiriburua jasaten ari den turismo basatiari buruzko ordubeteko dokumentala da. Hiria gainezka egiten hasi da. Itogarri bihurtzeraino. Bizilagunen gainetik pasatzeraino.  Eta egin kontu, gain-esplotazio hori Euskal Herriko paraje hauetan ere imitatzeko tentazioak antzematen baitira: Donostian ematen diren datuen arabera, kasu,  biztanle bakoitzeko turista kopurua Bartzelonakoaren %57koa da dagoeneko. Beraz, gertakari katalandar honi ere erreparatzea ez dugu debaldekoa. Tourist, remember, you are in the Basque Country baino zerbait gehiago esaten hasteko ordua guri ere iritsiko zaigulako, akaso (Gorka Bereziartua ARGIAko kazetariaren komentarioa).
Azaroak 1 Larunbata:
11’00etan: “2016: INKESTA HIRITARRA”,  Bretxako azokan.
 
Azaroaren bigarren hamabostaldian (egunak eta tokiak zehaztuko dira):
 
MAPEO KOLEKTIBOA: “ZER DAGO DONOSTIAN?”:
Donostialdeko esperientzia ezberdinen elkarrezagutza ariketa bat izango da, bazkari baten inguruan. Donostialdeko mapa batean, bai esperientzia konkretuak zein memoria ariketa: “Zein esperientzia edo gertakarik osatu dute bestelako eredu baten gure memoria propioa eta kolektiboa?”. Mapeoak Donostian sareak sendotzeko erabilgarriak izan daitezkeen ondorioak eta tresnak garatzen laguntzea izango du helburu. .
DESMARCAR BARCELONA konferentziaren proiekzioa(2014ko maiatza):
Marina Garcéseren arabera, turismoa leku bateko baliabide komunak agortu arte ustiatzen dituen “extractivismoa”ren paradigma ekonomikoarekin pareka daiteke. Kontzeptu hori herrialde emergenteetan ezartzen ari den hazkunde-eredu kapitalista aztertzeko eta  salatzeko erabili ohi da, eredu hori beren lurraldeko baliabide energetiko eta naturalen ustiaketa mugagabean oinarritzen delako. Orain, hemengo extractibismoa turismoa balitz? Zein dira turismo masiboak gaurregun planteatzen dituen erronkak?…
HIRI MARTXA: “Tour de las desigualdades”
Abenduak 1 Astelehena:
19’00etan: Mahaingurua Koldo Mitxelena Kulturgunean: “INDUSTRIA TURISTIKOAREN ONDORIOAK EZTABAIDAGAI”. Partehartzaileak: Peio Etxeberri-Aintxart (Iparralde), Mikel Alonso (arkitektoa, Donostia), Xabier Arberas (Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea), Felix Soto (Uliako auzo elkartea).

DEIALDIA: Motokultorea. Diseinu industrialean eta mekanikan adituentzat

BasqueOSE elkartea gara, burujabetza teknologikoa era irekian garatzen duen elkarte sortu berria.
Auzolan elkartearekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesean irailean ekin genion MOTOKULTOREA proiektuari eta dagoeneko lehenengo jardunaldia gauzatua dugu, Azkoitian urriaren 4ean egin zena hain zuzen ere.
Oraingoan lehen jardunaldi honetatik jasotako emaitzak kontutan izanik motokultore baten diseinua garatzeko pausoa emango dugu, Donostiako Hirikilabs laborategian azaroak 30ean egingo dena. Bertan diseinu industrialean edota mekanikan adituak diren pertsonak parte hartzea gustatuko litzaiguke, beharrezkoa ikusten bait dugu.
Gure webgunean informazio gehiago ikusi ahal izango duzue, eta Azkoitian burututako tailerreko laburpena ere bai.

EKIMENAK: Ezkurrari buruzko jardunaldia

Sin título

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

—————————————————————————————–

Azaroak 30, larunbata, Usurbilen Ezkurraren jardunaldia edukiko dugu( ezkurraren eguna ahal diogu deitu). Pasa den urrian Gernikan Auzolaneko topaketan bildutako ezkurrak, zuritu eta sukaldatzeko aukera izango dugu. Horretarako goizeko 11tan elkartuko gara Gaztetxean auzolanean ezkurrak zuritzeko eta aldi batera ikusiko dugu:

Ezkurrak zuritzeko era desberdinak

Gorde eta mantendu

Zapore mikatza kentzeko era desberdinak ( bideo txiki batekin batera)
Ezkurrak sukaldatzeko aukera izango dugu.

Ondoren, gaztetxeak bazkari beganoa eskainiko digu prezioa norberaren borondatearen truke. Bazkari honekin ezkurrekin egindakoak dastatuko ditugu.
Gonbidatzen dizuegu arropa eroso eta udazken honetan bildutako ezkurrak ekartzen.

Gaztetxeko helbidea:

https://maps.google.es/maps?q=usurbil&ie=UTF-8&ei=yPZrUpHVGM-qhQem2oD4Aw&sqi=2&ved=0CAgQ_AUoAg