JAKINGARRIAK: Eguzkibegi ikastola, Laranja baten istoria

Kaixo lagunok!

Hona hemen istorio sano interesgarria: LARANJA BATEN ISTORIA. Uste baino eragin handiagoa ei dugu klima aldaketan eta planetaren arazoetan. Ikusi bestela laranjaren istorioa, ikusi.

Advertisements

ERREZETA: Baba eta ilar hummusa

Etxean garbantzu hummusa izugarri atsegin dugu, eta erremolatxarekin egindakoa ere gustora jan izan dugu, gure otarrean sarritan dator eta. Horregatik, Gastronomía & Cía blogean Jamie Oliversukaldariaren errezeta hau topatu nuenean gustatuko zitzaigula jakin nuen. Tamalez, gure otarrean ez da ilarrik heldu, eta buelta dexente eman behar izan genituen ilar txiki eta samurrak topatzeko, hala izatea ezinbestekoa baita errezeta prestatu ahal izateko; baina seguru nago zuetako askok bikote eder hau jasotzen duzuela. Probatzera animatuko zarete?

Hummus habas y guisantes

Osagaiak: babak eta ilar eskubete pertsona bakoitzeko;  menda edo mendafin hosto gutxi batzuk; oliba olioa; limoia; parmesano gazta; mozarela gazta; errefau edo rabanitoak; kalitate oneko ogia.

Nola egin:

Babak, ilarrak eta menda morteiruan xehatu. Oliba olioa, limoi zukua eta parmesano gazta birrindua erantsi. Probatu, zeozer behar duen ikusteko.

Ogia xerratan moztu eta txigortu. Hummusa igurtzi eta gainera mozarella gazta puska bat jarri. Hummus gehiago erantsi. Rabanito xerrak eta ilar batzuk gainetik jarri eta jateko prest! On egin!

PD. Jamie Oliver sukaldariak baba eta ilar nahastura hau arraia edota pasta laguntzeko erabiltzea proposatzen du.

Errezeta gehiago ikusteko: http://quehagoconmicestadeverduras.wordpress.com/

ERREZETAK: Espinaka ‘coca’ integrala.

Hemendik aurrera, Nagorek (QHCMCDV) bi astetan behin  otarrean jasotzen dituen produktuekin egindako errezeta eder bat prestatuko digu!  Eskerrik asko Nagore!! … eta On egin BasHerritarrok!

Errezeta: Ez dakizuonontzat, ‘coca’ Katalunia eta Mallorca aldean jaten duten pizza moduko bat da. Hori bai, arinagoa, gaztarik ez darama eta! Osagaiak, gehienetan, barazkiak izaten dira gainera, nahiz eta kasu honetan urdaiazpikoa ere jarriko diogun. Esan dezagun dieta egiteko moduko pizza bat izan daitekeela, baina oso goxoa, edozein kasutan. Errezeta hau “Con aroma a canela“, blogean ikusitako beste baten bertsioa da.

Osagaiak:

– 200 gr irin integrala,

– 70 gr ur,

– 60 gr oliba olio,

– espinakak

– tomate bat (bale, ez dator otarrean… pekatu txiki bat! 😉

–  tipulina

– errefautxo gutxi batzuk (rabanitoak…)

– urdaiazpikoa, 

– mahaspasa esku bete,

– piperrautsa

–  eta gatza.

Nola egin:

Irakurri gehiago >>

Post hau irakurtzen jarraitu

KOLABORAZIOA: Otarra jasotzeko arrazoiak (Nagore QHCMCV)

Valle del Baztan, Navarra

Razones para la cesta de verduras.

Un poco de proselitismo: no sé si como información, o como reafirmación, voy a contaros algunas de las cosas buenas que tiene esto de la cesta de verduras.

Cada semana, una sorpresa: aunque me he solido quejar de que los productos se repiten, lo cierto es que como nunca sabes qué va a llegar, siempre es una sorpresa. Además, bien pensado, cuando compraba la verdura en el súper, casi siempre compraba lo mismo. Lo mismo, durante todo el año. Así que, ¿de qué me quejo?

Conocer nuevos productos y sabores: nunca jamás había comprado remolacha, berza, berza piperina, col rizada, rábanos, ni achicoria. Ni siquiera kiwis. ¡Y resulta que todo me gusta! Sí, soy un estómago agradecido. Y de acuerdo, con la remolacha tengo mis más y mis menos, pero doy por bueno haberla conocido.

Aprender nuevas recetas: no sólo para cocinar los productos que no conocía, sino también aquellos que, como la calabaza, sólo comía en crema y este invierno, al llegar semanalmente en importantes cantidades, hemos redescubierto…

Conocer qué da nuestra tierra en cada estación: seguro que mucha gente lo sabe sin necesidad de cesta de verduras, pero aquí confieso mi ignorancia para todo lo relacionado con la agricultura. Cuando llegue el Armagedon a ver de qué me alimento. Memos mal que mi amigo Etxebe se está currando un huerto. Bueno, sé que los aguacates no son propios de Tolosa, pero la verdad, pensaba que las vainas eran de invierno. ¿A que no soy la única?

Irakurri gehiago>> Post hau irakurtzen jarraitu