Nor gara?

Basherri Bloga, Gipuzkoan barazki eta bestelako elikagaien auto-hornikuntzarako sortutako  Talde eta Kooperatiba ezberdinek osatutako Blog Kolektiboa da. Bertan sortzen diren mezu eta informazio guztiak basherri taldeetatik ateratzen dira.

Blog honen bitartez basherri taldeen arteko elkar-ezagutza bultzatu nahi dugu, elkarren berri izan eta ekimen bateratuak egiteko aukerak baliatuz. Baserritar eta hartzaileen arteko harreman zuzeneko edozein talde edo kooperatibentzat topagune izan nahi duen gunea da, baita ere.

Bestetik, tokiko baserritarrengandik ZUZENEAN barazki edo beste edozein produktu Basherrien bidez eskuratzeko interesa duen edonorentzat ERREFERENTZI izan nahi duen tokia da: berriak, ekimenak, auzolan deialdiak, formazio ikastaro eta tailerrak, topaketak, etabarren berri emanez, eta erabilgarria izan daitekeen bestelako informazioa eta dokumentazioaren gordailu izanez.

Ekimen hauetako batetan parte hartu nahi baduzu (baserritar edo hartzaile bezala), MAPA baten bitartez grafikoki eta modu errazean Gipuzkoan ditugun basherri talde ezberdinen kokapena, oinarrizko datuak eta kontaktuak  lortu ditzakezu.Edo bestela, gurekin harremanetan jarri eta zure inguruan dituzun aukera guztien berri emango dizugu.

Gainera, talde bakoitzari buruzko albisteak, agenda… etabar… topatuko dituzu, talde bakoitzeko bertako kideek eguneratuta!!

Blog honen kudeatzaileekin harremanetan jartzeko edo basherri talde batetan parte hartzeko:

Basherri Blogaren Kontaktua:

basherriak@gmail.com

%hd@IcWrwaPK

%d bloggers like this: