Oiartzungo Taldea

Arraztalo Kontsumo Taldea

Laster izango dugu sarean gure gunea. Barkatu eragozpenak.

Kontaktua: arraztalo.kt[abildua]gmail.com

Azalpenak
Arraztalo Kontsumo Taldea 35 kideek osatzen dute. Astelehenero jasotzen ditugu otarrak, Oiartzungo plazako Kilirikupen, arratsaldeko 6etan. Bilerak, gutxi gorabehera hilean behin egiten dira, baratzei buruzko informazioa emateko, hainbat gai aztertzeko, eta ekintzak prestatzeko.

Taldearen helburuak eta osatzeko prozesua
Oiartzungo Arraztalo kontsumo taldeak berezitasun bat du: integrazioa eta ekologia batu ditu.
Izan ere, batetik, Oiartzungoak eta ekologikoak diren produktuen kontsumoa bultzatzea eta, bestetik, Arraztalo kolektiboko gaixo mentalen lan integrazioa ahalbidetzea eta gaixo horien eta herritarren arteko harremanak sortzea eta indartzea dira helburuak.

Taldea, Arraztalo Elkarteko OKOBI-BOST proiektuaren baitan ekoiztutako barazki ekologikoei irteera emateko sortu zen. Talderako kideak erakartzeko hitzaldi bat antolatu zen herrian eta 2010eko urrian martxan jarri ginen, 15 bat kiderekin.

Taldearen egitura
Oraingoz, taldearen ardurak 2-3 pertsonen artean egiten dira. Arduren artean, besteak beste, honakoak daude:

  • bilerak egiteko gela eskatu eta aktak idatzi
  • kideei oharrak eta informazioa helarazi
  • diru ordainketen jarraipena egin
  • itxaron zerrenda kudeatu
  • otarraz aparteko produktu eskaerak jaso
  • kontakturako helbide elektronikoa kudeatu

Aurrera begira, denon partaidetza bermatzeko, ardura hauek txandatzen joatea aurreikusten da.

Asteroko otarrak

Otarren banaketan baratzean lana egiten duten gaixo mentalak eta beraien monitorea egoten dira, hartara gaixoen sozializazioa lantzen da.

Oinarrizko barazki otarraz aparte, beste produktu batzuk eskatzeko aukera dago: intxaurrak, gazta, eztia, ardi esnea, arrautzak… Eskaera hauek kuotatik kanpo ordaintzen dira produktua eskuratzean. Produktu horiek inguruko baserritarrenak eta, ahal den heinean, modu naturalen ekoiztutakoak dira.

Bestalde, Arraztaloko langileak egindako sagardo naturala eskatzeko aukera dago ere. Sagar ekologikoekin, inolako kimikarik gabe eta ilargi faseak kontuan hartuta ekoiztutakoa.

Baserritar laguntzaileak

Galtzata baserria (gazta, ardi esnea, eztia, intxaurrak), Peluaga baserria (arrautzak) eta Lekungarai baserria, “Otsoa” (ardi gazta).

2 Responses to Oiartzungo Taldea

  1. su says:

    Kaixo, oso interesgarria iruditzen zait.
    beraz…
    otarra jasotzerik dagoen jakin nahiko nuke,
    eta kuota zenbatekoa den.
    nire emaila:

    mila esker

  2. asier says:

    Kaixo denoi:
    Aurten jatetxea irekitzera goazela esateko idazten dizuegu. Maiatzaren 10tik aurrera asteburuetan menu begetarianoa eta haragiduna izango ditugu aukeran,dena Bio zertifikatudun produktuekin egina eta bertako ekoizpena lehenetsiz.
    Gure Weborria bixitatzera gonbidatzen zaituztegu bertan dago egutegia, mapa eta abar.www.goiabe.com
    Laister arte
    Asier

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: