sendabelar ikastaroa (Usurbiltzen)

Datorren urtearen hasierarako ikastaro berri bat antolatu dugu, sendabelarrei buruzko ikastaroa hain zuzen. Irakaslea Laura Gurbindo izango da. Laura sendabelarretan aditua da, horrelako ikastaroak ematen eskarmentu didaktiko handia du. Ikastaroa 8 larunbatetan egingo litzateke eta larunbat bakoitzean lau ordu izango lirateke, 9:30etatik 13:30etara, hain zuzen. Lehenengo eguna urtarrilaren 15a izango litzateke, eta martxoaren bukaeran bukatuko genuke. Ikastaroen egunak izena ematen dutenei zehaztuko dizkiegu. Prezioa oraindik ez dugu zehaztu. Izan ere, Laurak ikastarorako diru-laguntza eskatuko du eta ziurrenik osorik subentzionatuko digute. Hala ere, gutxieneko prezio bat jartzea erabaki dugu. Izan ere, Pilartxok, Arrillaga Txikiko jabeak, bere etxea utziko digu ikastaroa egiteko, eta gutxienekoa dela iruditzen zaigu ikastaroan lortutako diru apur hori berari ematea, berogailua jartzeak eta abarrek sor ditzaketen gastu apur horiek konpentsatzeko. Ikastaroan sendabelarrak identifikatzen ikasiko dugu, irteerak eginez eta herbarioaren bidez; sendabelarrak biltzeko garai egokienak, zer atal erabiltzen diren, propietateak eta abar erakutsiko digu; zenbait preparatu egiten ikasiko dugu klasean bertan, hala nola txanpua, xaboaiak, ukenduk, landa-estraktuak, olio sendagarriak… Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko deitu 672428943 telefonora edo bidali email bat usurbiltzen@gmail.com helbidera. IZena emateko garaian, zuen izen-abizenaz, telefonoaz eta emailaz gain, dni zenbakia, lanean ari zareten edo ikasleak zareten, zer sektoretan lan egiten duzuen, langabeak bazarete inem-en izena emana duzuen jakin beharko genuke (hori guztia diru-laguntza eskatu ahal izateko da). Taldeak 12-16 lagunekoa izan behar du. Komeni da izena  ahalik eta azkarren ematea. IZan ere, Laurak datorren asterako jakin beharko luke taldeak zer-nolako profila izango duen, taldearen profilaren arabera, diru-laguntza toki batean edo bestean eskatuko baitu. Prezioa dela eta, ez kezkatu, diru-laguntza osoa ematen badigute beste ikastaroen moduko prezioa jarriko dugu, ikastaroa denon eskura egon dadin. Beraz, interesa baduzue, mesedez jakinarazi ahalik eta azkarren mesedez eta zabaldu berria! Eskerrik asko!!!! Ah, eta baten bat kartelak pegatzea animatzen bada, askoz hobeto!!!!

One Response to sendabelar ikastaroa (Usurbiltzen)

  1. Nere postekin loturak: IKASTAROA: Sendabelarrak (Usurbil) « Basherriak [Hasiera]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: