AUDIOA: Patata, arabarra ala irlandesa?

Patata. Papa. Pome de terre. Potato. Kartofeln… zenbat izen dituen tuberkulu honek! Europarrek etxekotu egin dugu, eta geure egin dugu. Amerikako landare bat izanda, belgikarren sinbolo nazionala da, adibidez. Eta begira arabarrak! Zenbatetan esan diegun patatero!! Lurpean ezkutatzen da patata, eta hala ere, sekulako ospea du hemen lur gainean.

Entzun, entzun, Norteko Ferrokarrilan patataren inguruan aipaturiko hainbat bitxikeria, beheko ikonoan play eginez.

Iturria: aitzbitarte.wordpress.com

Advertisements

JAKINGARRIAK: Eguzkibegi ikastola, Laranja baten istoria

Kaixo lagunok!

Hona hemen istorio sano interesgarria: LARANJA BATEN ISTORIA. Uste baino eragin handiagoa ei dugu klima aldaketan eta planetaren arazoetan. Ikusi bestela laranjaren istorioa, ikusi.

BIDEOA: Janaria alferrik galdu? Zein da zure aitzakia?

BIDEOA: Bi tomate, bi patu

Aitzbitarteko Leire Betetak bidalia

Zentzuz kontsumitu

Bideo interesgarri hau arrantzatu dut sarearen itsasoan:

Gutxiagorekin bizi gaitezte? Gauza gehiago eukitzea zoriontsuagoak egiten gaitu? Gasteizko pertsona eta erakunde ezberdinek euren kontsumo ohiturei buruz hausnartzen dute, planetarako eta gizakientzat dituen ondorioak aztertuz eta kontsumo kontziente eta arduratsu bat praktikatzeko garatu diren aukerak azalduz.

Iturria: Zentzuz Kontsumitu