Hozkailua betetzeko bi ate

Kontsumo talde bateko kide batek eta elikagaiak dendetan erosten dituen lagun batek euren errealitatea eta ohiturak zein diren kontatu digute. Biak dira bertako produktu ekologikoak bultzatu eta kontsumitzearen aldekoak, baina bi bideetatik bete al liteke hozkailua halako elikagaiez? Hilabetez euren erosketak taula batean idatzi dituzte, eta ateratako ondorioak partekatu dituzte ARGIArekin. (irakurri artikulua ARGIA astekarian)

Iturburua: Argia.eus

argia_artikulua_hozkailua_betetzeko

Arrate Beobide eta Leo Argotek (Basherri Sareko kidea) bere kontsumo ohiturei buruz gogoeta egin dute. Argazkia: Dani Blanco

Advertisements

Elikadura Burujabetza eta Agroekologia Ikertzen. Deialdia

 

m2896522Ba ote dago Elikadura Burujabetzan eta Agroekologian euskal ikertzaile sare bat sortzerik?
Eibarren, 2015eko ekainaren 17an.
UEUren 43. Udako Ikastaroen barne.
Azalpena eta helburua
Euskal Herrian ez gara gutxi Agroekologiari eta Elikadura Burujabetzari loturiko gaietan ikertzen gabiltzan pertsona, talde, elkarte edota eragileak. Diziplina askotatik ibili ere. Elkarren artean konexioak egon badaude, baina lotura estuagoak falta dira, elkar hobeto ezagutzea eta kolaborazio esparruak sortzea edo indartzea. Zein gaietan ari gara ikertzen eta sakontzen?
Posible ote da arlo garrantzitsu honen bueltan ikerketen mapa on bat egin eta ikerlariak artikulatzea? Horixe da jardunaldiok duten helburu nagusia: espazio bat sortzea arloaren bueltako ikerlariok bildu, ikerketa ezberdinak labur aurkeztu, eta elkarrekin gogoetatu zeintzuk izan daitezkeen etorkizunean kolaboratzeko bideak eta ikerlariak saretzeko aukerak.
Nori zuzendua “Ikerketa” hitzak zentzu zabala izan dezake. Jardunaldi hauetara bildu nahi ditugu bereziki elikadura burujabetza edota Agroekologia lan ardatz iraunkor dutenak, edo izan nahi dutenak (halere, kontuan hartuko dira arloan ikerketa puntualen bidez sartu-irtenak egin dituztenak ere). Izan ere, topagune hau lehen pauso gisa ulertzen dugu, lehen hurbilpen bat nor zertan gabiltzan identifikatzeko, eta hortik aurrera kolaborazio esparruak irekitzeko; baita ikerlariok saretzeko bideak aztertzeko ere.
Nola ulertzen dugu Agroekologia eta honi loturiko ikerketa? Ikerketaren ahalduntze ikuspegia dugu oinarri, helburu dugu elikadura burujabetzaren aldeko praxiak boteretzea, eta ikerketa egitasmoak sektoreko eragileekin —baserritarrekin eta hauen erakundeekin— pentsatu, konpartitu eta garatzeko asmoarekin egiten dugu bat. Agroekologia zientzia da, teknika sorta gisa ere uler liteke, baina gizarte alternatiba ere bada. Ekoizpen alternatibo gisa ulertzen dugu batetik, alternatiba politiko gisa bestetik.

Non: Markeskoa Jauregia, Eibar (UEUren egoitza)
Noiz: Ekainak 17, asteazkena.
Ordutegia: 9:00-18:30. Markeskoan bertan bazkaria: pintxo ekologikoen dastaketa,
Artausoren eskutik.
Nola: Jardunaldia bi zatitan egituratuko da:
1. Goizeko saioa, Ikertzaileen komunikazio laburrak: Ikerlari edo ikertalde bakoitzak 12 minutu izango ditu ikerketa azaltzeko: zertan datzan, ze metodologia, zein fasetan dagoen, eta zein emaitza espero den. Ikerketa bukatuta baldin badago, ondorio eta gomendioetan zentratzea eskatzen da.
2. Arratsaldeko saioa, “Gogoeta gidatua”, ondoko gaiaren bueltan: Ba ote dago elikadura burujabetzaren eta agroekologiaren bueltan euskal ikertzaile sare bat sortzerik?

KOMUNIKAZIOAK AURKEZTEKO DEIALDIA:
Komunikazioak bidaltzeko ondorengo formatua jarraitu behar da:

Izenburua: Lanaren izenburua.
Egileak: izen eta abizenak.
Datuak: ikerketza zentru, talde, erakunde, lanbide…
Laburpena: gehienez 250 hitz iznago dituen laburpen bat.
Harremanetarako kontaktua: helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa,…
Ikerketa arloa: lanaren ikerketa lerroa, antolakuntzatik proposaturiko bat. Ondoko arloak bereiztuko dira:
Ikerketa arloak
1. Elikadura burujabetzaren aldeko subjektuak.
2. Lurralde identitatea, tokiko ezagutza eta baliabide endogenoak.
3. Nekazaritza, aldaketa klimatikoa eta biodibertsitatea nekazaritza sistema iraunkorretan.
4. Agroekofeminismoak.
5. Elikadura burujabetzarako esparru ekonomikoak: tokiko merkatuak, merkaturatze bide laburrak
eta sare solidarioak.
6. Elikadura burujabetzaren aldeko politika publikoak.
7. Tokiko garapen eredu agroekologikoa.
8. Komunitategintza eta metodologia parte-hartzaileak dinamizazio agroekologikoan.
9. Elikadura burujabetza eta herri-hezkuntza.
10. Elikadura Burujabetza eta Nazioarteko Elkartasuna.
11. Besteak.
Oharrak:
• Jardunaldia euskaraz izango da eta komunikazioak ere euskaraz aurkeztu behar dira.
• Ikertzaile batek edo talde batek ikerketa lerro bat baino gehiago lantzen badu komunikazio bat baino gehiago bidali dezake. Bestela, ikerketa lerro bateko ikerketa nagusia aurkeztea gomendatzen da, aipatzeko aukera izanik arloan jorratu diren edo jorratzen dabilen beste proiektu edota ikerketa batzuk.
• Komunikazioak bidaltzeko epea: 2015eko maiatzaren 4tik 24ra.
• Bidali ondorengo helbidera: a.latatu@ueu.eus (Ainhoa)
• Aurkezpenen zerrenda osatuko da eta parte hartzaile guztiei bidaliko zaie. Norbere
aurkezpena egiteaz gain, eskatzen da egun osoan parte-hartzea jardunaldian.
Antolaketa Taldea
Joseba Azkarraga, UPV-EHU
Mirene Begiristain, UPV-EHU
Gonzalo Fernandez, HEGOAMERIKAKO TRANSNAZIONALEN BEHATOKIA
Ainhoa Latatu, UEU
Argibideak: Ainhoa Latatu. 943 82 14 26. a.latatu@ueu.eus

info +

AUDIOA: Patata, arabarra ala irlandesa?

Patata. Papa. Pome de terre. Potato. Kartofeln… zenbat izen dituen tuberkulu honek! Europarrek etxekotu egin dugu, eta geure egin dugu. Amerikako landare bat izanda, belgikarren sinbolo nazionala da, adibidez. Eta begira arabarrak! Zenbatetan esan diegun patatero!! Lurpean ezkutatzen da patata, eta hala ere, sekulako ospea du hemen lur gainean.

Entzun, entzun, Norteko Ferrokarrilan patataren inguruan aipaturiko hainbat bitxikeria, beheko ikonoan play eginez.

Iturria: aitzbitarte.wordpress.com

JAKINGARRIAK: Eguzkibegi ikastola, Laranja baten istoria

Kaixo lagunok!

Hona hemen istorio sano interesgarria: LARANJA BATEN ISTORIA. Uste baino eragin handiagoa ei dugu klima aldaketan eta planetaren arazoetan. Ikusi bestela laranjaren istorioa, ikusi.

BIDEOA: Janaria alferrik galdu? Zein da zure aitzakia?