KEYLINE Ikastaroa

keyline-plowedUraren kontserbazioa eta bideratzea, lurra onera ekartzearekin bateratzen du teknika honek.
Gure baratza eta soroetan nagusi diren aldapetan, uraren maneiua optimizatzen ikasiko dugu ikastaro honetan.

Ikerketa hidrologikoa, paisaiaren patroi eta formak eta keyline diseinuaren faktoreak aztertuko ditugu.

Noiz: Abenduaren 2 eta 3an, ostirala eta larunbata hurrenez hurren.

Non: Beizamako Leundaberri baserrian

Ordua: Goizeko 10 etan hasita. ( ostiralean egun osoko ikastaroa izango da eta larunbatean goizekoa)

Izen ematea: posta elektroniko honetan. basherriak@gmail.com

*ostiralerako guztion artean jateko zer edozer ekarrita otordua egingo dugu baserrian bertan.

Era berean, inork bertan lo egitera gelditu nahi badu horretarako aukera izango da (abisatu aldez aurretik)

Advertisements