BIDEOA: Dietonhealth, osasuna etxean

Teknologia berriak egunerokoan oso lagungarriak zaizkigu, baina orain gure osasunaren kudeaketarekin ere zuzeneko harremana eduki dezakete. Horixe da Dietonhealth izeneko proiektuaren asmoa. Fagor buru duen eta Mondragon Unibertsitateak laguntzen duen proiektu honek, komunikazioaren inguruko azken teknologiak baliatzen ditu gure osasuna hobeto kudeatzeko. Internet, haririk gabeko sareak eta smartphoneak erabiliz, etxetik bertatik izan dezakegu gure osasunaren berri.

Advertisements

Miguel Altieri

“Argentinoak elikatu zituena eta gosetetik salbatu zituena hiri nekazaritzaren agertzea izan zen, bere kasa sortu eta garatu ziren milioku baratzek lortu zuten Argentinoen beharrak asetzeko elikagaia. Gobernuak populazioari banatu nahi eta haurrentzat debekatu behar izan zuen, soja transgeniko solidarioa gainditu zuen ekimena izan zen hau”.

Argentinako monolaborantza arazoari aurre egiteko erantzun agroekologikoa, Berkeley, Californiako unibertsitateko irakaslea den Miguel Altieri irakasleari eginiko entrebista.

http://www.agroeco.org/doc/miguel/

Entrebistaz gain aiaraldea.com-ek aurkezten dizun bideoa ikus zenezake, irudian klik eginez

Liztor erraldoi inbaditzailea

Atzo, liztor erraldoi bat sartu zen gurean, eta ikaratu egin nintzen. Eta defendatu nintzen bai, etxeko liztor erraldoien kontrako arma guztiak erabilita. Zeinek irabazi zuen eta zeinek galdu, hori ez da garrantzitsua. Borroka latza izan zen; horixe kontatu nahi nizuen, besterik ez.

Eta biologo bati ere kontatu nion gauza bera. Liztor erraldoi baten inbasioa zen. Hark galdetu zidan ea zer kolorekoa zen liztorra, horia edo laranja. Liztor horiak ez omen dira inbaditzaileak eta liztor laranjak, aldiz, bai. Asiatik omen datoz eta gure erleak jaten dituzte, antza.

Erle kopurua nabarmen gutxitzen ari da gure planetan, eta askok uste izango ez duten arren, arazo handia da hori. Eztia, nektarra, propolioa eta argizaria sortzen dituzte erleek, baina hori baino askoz gehiago egiten dute: nagusiki eurek polinizatzen dituzte uztak eta laboreak. Erlerik gabe, beraz, arriskuan egongo lirateke fruta arbolak, barazkiak eta bazkalekuak.

Elikadura munduan

BIDEOA: Udaberriaren loraldia

Urtaroak gainera egin digu eta hona hemen Mario Corralek eta Patxi Lasartek Aiaraldeko altxorrak gurera ekartzeko egindako ahalegina; Udaberriaren loraldia.

Klik egizu irudian.